Zorionak! Urriko laneko loterian aukeratua izan zara. Aurkeztu zaitez berehala Onarpen Ministerioan, Grestineko muga-postuan. 8. motako etxebizitza emango zaizu Ekialdeko Grestinen, eta bertan hartu ahal izango du ostatu familiarekin batera.
Publikatze data: 2013Foundation Erdi Aroko hiri bat da, eta simulazioa egiten du orokortasunean, monumentuen eraikuntzan eta baliabideen kudeaketan. Jokoaren ezaugarriak: sakoneko baliabideen kudeaketa Anno (Dawn of Discovery) seriearen antzekoa da, esperimentalki Settlers, SimCity eta Pharaoh eraikuntza-elementuekin nahastua, Crusader's Kings II aurkikuntza narratiboekin, guztia Erdi Aroko inurritegia sortzeko simulazioa lortzeko egina.
Publikatze data: 2019AEBetako kamioi ospetsuekin esperimentatuko duzu eta hainbat karga eramango dituzu Kalifornia eguzkitsuan, Nevadako harean eta Arizonako arroila Handian zehar. American Truck Simulator konpainiak bidaia bat egingo du Ameriketako Estatu Batuetan oso ezagunak diren paisaia harrigarrietan eta bertako erreferentzia-lekuetan barrena.
Publikatze data: 2016Jolas honek mugikorraren mendetasuna duen pertsonaren bizitza agertzen du. Hirian zehar mugitu behar du bere mugikorra non kargatu ikusteko, jateko, atseden hartzeko edo sare sozialetan argazkiak igotzean puntuak lortzeko. Helburua da 0 puntutara ez iristea.
Publikatze data: 2018Bere izenak dioen bezala, autoen joko bat da baina ez da ohiko lasterketa joko bat. Tarte batzuetan gidabaimenerako praktikak egiteko joko bat dela dirudi. Jokoan auto bat (zehatzago turismo bat) gidatzen dugu zailtasuna areagotuz doan ibilbide batzuetan zehar. Ibilbide horietan, agertzen diren trafiko-seinaleak errespetatu behar ditugu (nahiz eta hau ez izan nahitaezkoa) eta bidean azaltzen zaizkigun traba guztiekin kontuz ibili behar gara. Ibilbideetako errepideak beti bertikalak dira. Gure ibilgailua beti gorantz abiatuko da errepide ezberdinetatik (errei bakarretik bost errei izatera ar...
Publikatze data: 2017Denbora kudeatzeko 2D joko honetan jokalariak telebista kate bat mantendu beharko du telebistako kuotarik eta publizitate diru-sarrera altuenak lortzen saiatzen den bitartean. Erakundearen zailtasunekin eta haren nagusiaren kapritxoekin borrokatu beharko du.
Publikatze data: 2017Test. Obsesibo-konpultsiboa den pertsona baten ritualak.
Publikatze data: 2016Jokoaren helburua zukuak saltzeko saltokia muntatzea da. Horretarako minijoko dibertigarrien bidez enpresa bat sortzeko gainditu behar diren pausu berdinak jarraitu behar dira: Finantzaketa lortzea, hartzekodunekin negoziatzea, saltokia muntatzea eta bezeroak lortzea saltzen hasteko.
Publikatze data: 2013Jokoga Interactivek argitaratutako lehenengo bideojokoa Vr High dugu. Altuera esagutzeko errealitate birtual esperientzia bat da. Edozein mugikorrentzeko errealitate birtualerako gailuetan erabiltzekoa, Google Cardboard bezalako gailu batean. Gozatu garaieraren esperientziaz.
Publikatze data: 2013Ongi etorri Becoming 1337 simulazio programara. Anbizio handiko ikastuna zara eta bizitzan nor izan nahi duzu. Norbaitek aukera emango balizu agian zure nahia lortuko zenuke. Munduko 31i73 gorena zarenez frikiak agintzeko ordua iritsi zaizu. Zenbat denbora beharko duzu zure helburua lortzeko?
Publikatze data: 2012