Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 121

Anyu

Ikku mendi gailurrera iritsi eta iparraldeko argiak ikusteko ametsa betetzen ari den bitartean, izotz-aro batek uhartea mehatxatu eta parean aurkitzen den guztia izozten du. Anyu izeneko antzinako zibilizazio bateko lagun berrien laguntzarekin, Ikkuk suntsipenaren aurka borrokatuko du datorren artiko hau gailentzeko asmoz.

Publikatze data: 2023
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

A Short Hike

Igo, ibili, eta hegan egin Picohalcon Probintzia Parkeko mendiko paisaia lasaietan zehar gailurrerako bidean.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, Nintendo Switch, PC W, PlayStation 4 (PS4), Steam, Xbox One
Gomendatutako adina: 12+

Powa!

Powa izeneko izakitxoa kontrolatuko dugu: bere jaioterriko gaitza osatzeko beharrezkoa duen sendabelarra aurkitu du abentura luze baten ostean, eta etxerako bidean lagunduko diogu. Lau mundu —eta gehiago— zeharkatu eta garaitu beharko ditu Powak lorearen bila. Jauzika ariko gara gehienbat, baina arerioak burbuila erasoarekin garaitzen eta erronkak gainditzen ere ibiliko da izakitxoa. Mundu bakoitzaren amaieran, izan behar den moduan, buruzagi arriskutsuei aurre egin beharko diegu.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Game Boy, Game Boy Color, PC
Gomendatutako adina: Denak

The Five Covens

The Five Convensen Gaartheko lurretara bidaiatuko dute abenturazaleek. Erreinu honetan azti eta sorginen bost familia bizi dira; bakoitzak bere ahalmen eta aztikeria propioak erabiltzen ditu. Brenda deitutako sorgin gaztea izango da jokoaren protagonista.

Publikatze data: 2021
Joku mota: Abentura, Indie
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 12+

Ciao Nonna

Ofelia gaztearen pausoak jarraituko ditugu Ciao Nonnan. Bere amona zendu da, eta senide maitea agurtzeko bere jaioterrira, Tor Marinara, itzuliko da. Betidanik gorrotatu izan duen tokia da hiria; halere, abenturan aspaldiko lagunekin zein senideekin eta bizilagun berriekin harremanak berpizten ariko gara.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Game Boy Advance, PC W
Gomendatutako adina: 3+

Veggie Menace

Sorginkeria magiko huts batek Kindgomeko barazki guztiak bizirik jarri eta matxinatzen dituenean, Megi sorgin ibiltariari dagokio gauzak konpontzea. Bakarrik edo lagun batekin jolastuz perretxiko hiltzaile, tipulin blindatu eta are gehiago aurkituko duzu abentura honetan.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Worms Armaggedon

Worms Armageddon 1999an Team17k garatu eta argitaratutako estrategiako bideojoko bat da. Ornogabe ausart horiek Worms Armageddon maiteari mendekua hartzera itzultzen dira. Zizarez betetako jolasa da! Dibertsio barregarri honetaz bakarka edo zure lagun guztiekin goza dezakezu.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Estrategia
Plataforma: Game Boy Advance, Nintendo DS, Play Station, Steam
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Mirlo: Above the Sun

Urteetako orekaren eta sinbiosiaren ondoren, Mirtloren aberria solarear zibilizazio gupidagabeak eraso eta suntsitu zuen. Are okerrago, basoko piztiak bahitu dituzte energia ustiatzeko. Lantza bat eskuan duzula, bidea ireki beharko duzu almenetan barrena, inperioaren bihotzeraino, hack and democraslash abentura liluragarri honetan.

Publikatze data: 2021
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 3+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Horror Browl

Battle Royale honek Kepleriar beldurrezko jokoetako pertsonaia guztiak bilduko ditu. Lehen jokalekua izango duzu, Evil Nun sagaren eskolan oinarritua, eta gainerako sagetatik bizirik atera diren lau pertsona kontrolatu ahal izango dituzu. Aurkitu gela bakoitzaren gordelekurik eta sekreturik onenak. Partida bakoitza bakarra eta desberdina da!

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra
Irudia

Ice Scream

Izozki-saltzailea auzora etorri da! Zure laguna eta bizilaguna bahitu ditu, eta zu guztiaren lekuko izan zara. Zure lagunik onena izoztu du superpotentziaren bat erabiliz eta norabait eraman du bere furgonetan. Zure laguna falta da, eta okerragoa dena, agian haur gehiago ere bahituak izango al ditu?

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra
Irudia