Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 16

KlaustroFobia

KlaustroFobia mundu birtual batean jolasten den joko bat da, non errealitatea aldatzen den 2D eta 3D artean. Zombiak dituen munduan aurkituko zarete, eta zuek bizirik irauteko, estrategia erabiliz erabaki beharko duzue nola aurre egin.  Gogoratu, 2D-tan ezin badituzu zombiak hil, 3D-ra aldatu! Bertan, ingurua zeharkatu eta zombiak hiltzeko aukera handiagoa izango duzu. Baina ez ahaztu, 3D-an atzean daukazuna ikusteko 2D-ra itzuli behar duzula! Beste dimentsio batera mugitzeko aukera dago beti.  Zuek hautatu beharko duzue nola aurre egin zombien aurka. Zorte on, eta jolasteko...

Publikatze data: 2024
Joku mota: Bizirautea
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 10+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

MouseVentures

Puzzle-joko honetan, Pipo kontrolau behar da, pertsonaiei laguntzeko bi ipuin-liburutan abenturak egiten dituen peluxe-sagua. Erabili magnetismoa eta argia puzzleak ebazteko eta zure bideko erronkak gainditzeko.

Publikatze data: 2024
Joku mota: Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 10+

Abyssal

  Abyssal 3Dko txandakako estrategia joko bat da, non magia arkanoan aditua den monje bat bere jarraitzaileen buru den Eldritch motako izakien horden aurkako guduetan.

Publikatze data: 2024
Joku mota: Estrategia, Rol
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 10+

Chrono Club - Race Against Time

  Historiako karting txapelketarik handiena egiten ari dira, garai guztietako korrikalariak erakarriz, gauza bakar bat zehazteko: Nor da garai guztietako korrikalaririk onena?

Publikatze data: 2024
Joku mota: Lasterketa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 10+

Slap That

  Slap That joko bat da, non ia edozeri zaplaztekoak eman ahal dizkiozun gero eta urrunago joateko, bidean mundu honetako misterioak deskubrituz.

Publikatze data: 2024
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 10+

Kondaira borobila

Herrian heroi berri bat dagoela diozte zurrumurruak... Hala izanezkero ospea hainbeste gustoko ez duen izaki borobil bati tokatu dio. Zer egingo du gure lagunak?

Publikatze data: 2024
Joku mota: Abentura, Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 10+

Loop

Erroreak: sensibilidadea ez baldin badauka pertsonaiak TAB sakatu aldatzeko. Bigarre pantailako 3garren jokoak ez du funtzionatzen. -Mikroskopiora sartzean nivelak ordenean pasatu behar dira, goi-eskubi, goi-ezker, behean. Hirurak pasatzean mikroskopioari zoom gehiago egin dezakezu desblokeatzeko.  Bigarren Jokoak, Hashi joko japoniarraren erregela berberak ditu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2024
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 10+
Irudia

Hitz & Twitch

Hitz & Twitch, twitcheko erabiltzaileekin jolasteko jokua. Hitza asmatzen duen lehengoa puntuak eramaten ditu sailkapenerako. Zure kanalean jolasteko, kanal izen ezarri eta jokua martxan jarri. Jokalariak txatean hitza igarri behar dute, hitza idatziz. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2024
Joku mota: Adimena
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: 10+
Irudia

Sü Txakürra

Arimak ezin ditugu ikusi bainan batzuetan gure laguntza behar dutenean, su txakurrak bezala agertzen zaizkigu. Joko honetan pertsonaia segitzen dugu, oihan ilun eta isiltasun batean. Iluntasunari aurre egiteko, esku-argi baten barruan, su-xakur bat daukagu argi emaiteko. Joateko garaian, beher gorpua banatu zioten eta ezin izan zuen modu onean pausatu. Pentsatu ondotik, irtenbide bat proposatu zigun argiak, bere hilobira eramaiten baditugu falta diren hezurrak, orduan ihes egiteko azken hautu bat lortu dezake. Oihan honetan ibiliz, beldurra eta lanjerrari aurre eginez, saiatu ezazue i...

Publikatze data: 2024
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 10+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra

Oinaztargi

Deabruak beti egon dira gure artean izkuturik, baina Oinazargiko herrian lagun zerutiar batek deabruak desberdintzeko gaitasuna du, eta herria babesteko prest dago. Jokatu ikuskari zarutiar hau bezala, eta aztertu Oinaztargiko herritarrak, deabruak direnekin akabatzeko! Egun bat (2 min) dituzu ahal dituzun deabru gehienak identifikatu eta akatzeko. Baina kontuz, begibistara ikusezinak diruditen aztarna txikietan fijatu beharko zara, eta huts egiten baduzu herritar errugabe batekin bukatuko duzu!

Publikatze data: 2024
Joku mota: Simulazioa
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 10+
Irudia