Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 30

Foundation

Foundation Erdi Aroko hiri bat da, eta simulazioa egiten du orokortasunean, monumentuen eraikuntzan eta baliabideen kudeaketan. Jokoaren ezaugarriak: sakoneko baliabideen kudeaketa Anno (Dawn of Discovery) seriearen antzekoa da, esperimentalki Settlers, SimCity eta Pharaoh eraikuntza-elementuekin nahastua, Crusader's Kings II aurkikuntza narratiboekin, guztia Erdi Aroko inurritegia sortzeko simulazioa lortzeko egina.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura, Estrategia, Simulazioa
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

0 A.D.

0 A.D. ("zero-ey-dee" ahoskatua), gaur egun Wildfire Jokoen garapenaren menpe dagoen "Real Time Strategy" (RTS) joko libre eta oparoa da. Antzinako zibilizazio baten burua zaren aldetik, behar dituzun baliabideak bildu behar dituzu indar militar bat jaso eta etsaiak menderatzeko. Historia zurea da. K.o. 0 urtea garai bat da, inoiz existitu ez dena: ohiko egutegia, K.a.1 urtetik, K.o.1 urtera doa, eta 0 urtea salto egiten da. Honek jokoaren fikzio historikoa islatzen du: nork irabaziko zukeen fakzio guztiak bata bestearen aurka jarriko balira?

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Linux, Mac OS, OpenBSD, PC
Gomendatutako adina: 7+

Nire baserri maitea

Euskal baserri bat kudeatu nahiko zenuke? Aplikazio honen bitartez zure baserri propioa kudeatu dezakezu. Produktu asko landu ditzakezu eta behin produktua daukazunean azokan saldu dezakezu dirua lortzeko. Diruaren bitartez produktu gehiago produzitu ditzakezu. Produktu bakoitza ekoizteko minijoko bat gainditu beharra daukazu, minijokoaren arabera produktuaren ale, kilo edo litro gutxiago edo gehiago lortuko dituzu. Aplikazio hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Ni ere lehendakari

Uharte baten alkate bat izatea gustatuko litzaizuke? Orain amets hori errealitatean bihurtzeko aukera daukazu. Aplikazio honen bitartez agintearen arazoak jasan egingo dituzu. Uhartearen biztanleen beharrizanak asetu behar dituzu baina ingurugiroa kaltetu barik. Horretarako aurrekontu bat izango duzu. Biztanleek hurrengo beharrizanak asetuta ikusi nahi dituzte: Enplegua. Etxebizitza. Ura. Energia. Garraiobideak. Elikadura. Telekomunikazioak. Etab. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

GP lehiaketa

Manager joko honetan erabiltzaileek denboraldika zatitatukako lehiaketetan parte hartuko dute. Erabiltzaileak maila ezberdinetan sartu egiten dira eta denboraldiak pasa ahala mailaz igo egingo dute euren emaitzen arabera. Joko honetan alde batetik taldearen ekonomia eta kontratazioak, marketing eta merchandising estrategiak, etab. kudeatu beharra dituzu. Kirolaren aldetik, lasterketeetako estrategia erabaki beharra daukazu, baita kotxeak konpontzeko eta pieza berriak ikertzeko denbora beharko duzu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 16+

Proyecto X

Ontzien borroka.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Arkade, Estrategia
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Pandemia

Pandemia jolasaren helburua da ahalik eta hartza-panda gehienak salbatzea harrapatu dituzten gaixotasunak beste inorri kutsa ez diezaioten. Gaixotasun hauek kontaktu bidez pasatzen dira eta garaiz sendatzen ez badira, andui zitalagoetan mutatu daitezke.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Infectem!

Mugitu eta hazi zonbi bola bat saguaren bitartez hiri guztia kutsatzeko. Eraikin guztiak suntsitu eta hiritar guztiak kutsatu ditzakezu! Irabazteko, hiriaren erdialde nagusia suntsitu beharko duzu, baina kontuz ibili, prest daude...

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

What's up Turkey?

Indioilarren erregea zara. Indioilarren munduko indioilar ohoretsu eta jakintsu bat. Unibertso osoko planetak bisitatzen ari zara beste indioilar klan batzuk ezagutzeko, Oiloz beteriko planeta batera iristen zarenean...Oilo madarikatuak... indioilarrek dituzten etsai handienak... Planetara iristen zarenean, bere lider madarikatuak a.k.a Chickenatorrrek zure arima zatitan banatzen du eta beste dimentsio batzuetara bidaltzen zaitu...Orain, zure abentura hasten da. Zure piezak dimentsioen artean elkartu behar dituzu zure misioa bukatzeko...eta Chickenator madarikatua suntsitu!

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Volts and moustaches

Volts & Moustaches jokalari anitz lokaleko jolasa da eta pantaila zatitua (bi erreproduzitzaile  eta bi XBOX komandoa). Jolas honen HELBURUA da aurkaria gainditzea energia boltaikoa dorreen bidez jasoz, edota kondentsatzaile nagusia ezabatuz zure esku dauden dorreetako kondentsatzaileak aurkariarenenra lotuta. Zure esku dagoen bitartean, eskuratutako dorre bakoitzak energia boltaikoaz (VE) hornituko zaitu denboran zehar. X VEra iristen den lehen jokalariak irabazten du. NOLA JOLASTU: Jokalariak partida norbere kondentsatzailean hasten du. Bakoitzak motxila bat darama energiarekin eta...

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak