Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 4

Super Mario World

Mariok eta Luigik bilaketa bat egin behar dute "Dinosaur Land" salbatzeko eta Toadstool printzesa Bowserreko atzaparretatik erreskatatzeko.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Game Boy Advance, Nintendo 3DS, Wii U
Gomendatutako adina: 3+

The Legend of Zelda

Bazen behin, Hyrule izeneko urrutiko lurralde batean,  botere guztien jatorria zen erlikia magiko bat: Triforce triangelua, bi zatitan banatua. Mundua konkistatu nahian, Ganon Iluntasunaren Printzeak altxor hau desiratzen zuen; eta lehenengo puska lortu ere egin zuen, hots, Boterearen Triforcea. Bahitua izan aurretik Zeldak, Hyruleren printzesak, Jakituriaren Triforcea lurraldean zehar ezkutatzea lortu zuen. Zu, jokalari, Link zara; eta misio bikoitza duzu: Triforcea osatzea eta printzesa askatzea.

Publikatze data: 1986
Joku mota: Adimena, Akzio-abentura
Plataforma: Game Boy Advance, Nintendo 3DS, Wii U
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Ciao Nonna

Ofelia gaztearen pausoak jarraituko ditugu Ciao Nonnan. Bere amona zendu da, eta senide maitea agurtzeko bere jaioterrira, Tor Marinara, itzuliko da. Betidanik gorrotatu izan duen tokia da hiria; halere, abenturan aspaldiko lagunekin zein senideekin eta bizilagun berriekin harremanak berpizten ariko gara.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Game Boy Advance, PC W
Gomendatutako adina: 3+

Worms Armaggedon

Worms Armageddon 1999an Team17k garatu eta argitaratutako estrategiako bideojoko bat da. Ornogabe ausart horiek Worms Armageddon maiteari mendekua hartzera itzultzen dira. Zizarez betetako jolasa da! Dibertsio barregarri honetaz bakarka edo zure lagun guztiekin goza dezakezu.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Estrategia
Plataforma: Game Boy Advance, Nintendo DS, Play Station, Steam
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia