Mariok eta Luigik bilaketa bat egin behar dute "Dinosaur Land" salbatzeko eta Toadstool printzesa Bowserreko atzaparretatik erreskatatzeko.
Publikatze data: 1990Ofelia gaztearen pausoak jarraituko ditugu Ciao Nonnan. Bere amona zendu da, eta senide maitea agurtzeko bere jaioterrira, Tor Marinara, itzuliko da. Betidanik gorrotatu izan duen tokia da hiria; halere, abenturan aspaldiko lagunekin zein senideekin eta bizilagun berriekin harremanak berpizten ariko gara.
Publikatze data: 2020Urteetako orekaren eta sinbiosiaren ondoren, Mirtloren aberria solarear zibilizazio gupidagabeak eraso eta suntsitu zuen. Are okerrago, basoko piztiak bahitu dituzte energia ustiatzeko. Lantza bat eskuan duzula, bidea ireki beharko duzu almenetan barrena, inperioaren bihotzeraino, hack and democraslash abentura liluragarri honetan.
Publikatze data: 2021Nor da Nor jokoaren euskerazko aplikazioa da. Bakarka edo binaka jokatu daiteke. Joko honetan Nor da Nor joko famatuaren Euskerazko bertsioa da. Pertsonetaz aparte, animaliak eta objektuekin jokatu dezakezu. Bakarka jokatu daiteke baita binaka (gailu berdinean) ere. (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2017Estrategia joko honetan lur sail bat bereganatu beharra daukazu. Lur sail bat bereganatzeko erabiltzaileak minijoko bat gainditu behar du. Binaka ere jolastu daiteke. Lagunen kontra lehiatu zaitez eta hoberenak partida irabazi dezala! (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2017Koloreztatzeko aplikazio honetan 6 kategoria arteko 30 txantiloi artean aukeratu ditzakegu: animaliak, landareak, objektuak, paisaiak, pertsonak eta pertsonaiak. Txantiloiekin batera audio eta testu bat agertuko dira, horrela ere, euskal gramatika eta hiztegia lantzeko aukera dugula. Txantiloia koloreztatzeko 16 kolore ezberdin izango ditugu, baita neurri ezberdinetako arkatzak eta borragoma bat ere bai. Behin marrazkia koloreztatu hau partekatzeko aukera izango dugu. (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2017Aplikazio honek betiko ipuin klasikoen bilduma bat da. Bilduma honen bitartez ipuin klasikoen berrikuspen bat eskaintzen dizuegu, hau da, ez ditugu ipuin klasikoak era digitalera bakarrik eraman, euren mezua ere, XXI. Mendeko pentsamendu eta jokaerara ere eraman ditugu. Hemen ez dituzu printzesak laguntza eske aurkituko, eurek euren arazoak konponduko dituzte gizonezkoen laguntzarik gabe, ezta animalien kontrako biolentziarik aurkituko ere, izan ere, ez duzu biolentziarik inon ere ikusiko. Bilduma honek gaurkotutako hurrengo ipuinak aurkezten ditu: Hiru txerritxoak. Lau musikariak....
Publikatze data: 2017Puzle aplikazio hau Euskara lantzeko aplikazio paregabea da. Puzleak ebazten duten bitartean Euskal hiztegia landuko dute erabiltzaileek. 120 pantaila ezberdinak dituen aplikazio honen bidez gaztetxoek gure bizitzan parte hartzen duten objektu askoren Euskarazko izenak ikasi eta errepasatuko dituzte. (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2017Euskal hiztegia lantzeko aplikazio da hau. Bingo baten mekanika hartu egiten du eta Euskararen hiztegia lantzera bideratzen dugu. Aplikazioak 3 joko mota eta 3 testuinguru aurkezten ditu. Alde batetik, janari, objektu eta animalien buruzko hiztegia landu egiten da, eta bestetik, kategoria bakoitzak 3 joko mota edukiko ditu, hiztegia lantzeko bereziki landu direnak. Mota errezenak audioak eta testua eskaintzen du bingora jolastean, erdiko mailak berriz bakarrik testua aurkezten du. Azkeneko maila (zailena) bakarrik audioekin egiten du lan. Bai bakarka, bai binaka jolastu daiteke
Publikatze data: 2017Zoozoroa haurrak teknologia berrien munduan hasteko joko ezin hobea duzu. Aldi berean hauen ezagutzak, jarrera eta trebetasunak indartuko dira. Abentura grafiko hau 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako diseinatua dago. Komoko, Ben eta Bam-en eskutik animaliak bizi diren mundu fantastikoa ezagutuko duzu. Jokalariak galderak erantzun, erronka txikiak gainditu eta bertan dauden animali atseginak ezagutu beharko ditu abenturaren amaierara iristeko.
Publikatze data: 2009