Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 6

haren malko, nire argi

Jatorriz 2016an argitaratua, Haren malko, nire argi denboraren eta espazioaren arteko maitasun-istorioa da. Denboraren papera hartuz, aurrerantz eta atzerantz egiteko gaitasuna daukazu, baita "gordeketa-puntu" bat sortu duzun edozein momenturaino jauzi egiteko ahalmena ere. botere hori erabili ahal izango duzu espazio bere bakardadetik salbatzeko? Joko-denbora: ordu bat baino gutxiago Edukiak: 6000 hitz, 3 amaiera nagusirekin animazioa eta ilustrazio maitagarri anitz argazki-estudio BERRI bat jokoaren barne! irudi-galeria BERRI bat, sortzailearen iruzkinekin!

Publikatze data: 2022
Joku mota: Indie, Ipuin interaktiboa, Simulazioa
Plataforma: Android, Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: 7+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra

Amaiera tragikoen antzokia

Ongi etorri Amaiera tragikoen antzokia-ra! Zure protagonista hautatu eta patu beldurgarri anitz esplora itzazu! Istorio batean hartzen dituzun erabakiak besteengan eragingo dute. Portaera hauek aktibatu eta desaktibatu ditzakezu bide berriak irekitzeko! Zoritxarrez, bide guztiek amaiera tragiko batera eramaten dute... Aurkitu ahalko duzu zorigaiztoko antzezle-zerrenda hau salbatzeko modurik? Jokatze-denbora: 2-3 ordu amaiera guztiak ikusteko (puzzle-jokoa denez, hori neurri handian aldatu daiteke) Edukiak 16.000 hitz, 600 ilustrazio, 40 amaiera baino gehiago

Publikatze data: 2021
Joku mota: Ipuin interaktiboa, Puzzle, Simulazioa
Plataforma: Android, Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia, Diskriminazioa, Hitz gordinak

Ipuin klasikoak

Aplikazio honek betiko ipuin klasikoen bilduma bat da. Bilduma honen bitartez ipuin klasikoen berrikuspen bat eskaintzen dizuegu, hau da, ez ditugu ipuin klasikoak era digitalera bakarrik eraman, euren mezua ere, XXI. Mendeko pentsamendu eta jokaerara ere eraman ditugu. Hemen ez dituzu printzesak laguntza eske aurkituko, eurek euren arazoak konponduko dituzte gizonezkoen laguntzarik gabe, ezta animalien kontrako biolentziarik aurkituko ere, izan ere, ez duzu biolentziarik inon ere ikusiko. Bilduma honek gaurkotutako hurrengo ipuinak aurkezten ditu: Hiru txerritxoak. Lau musikariak....

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 3+

Historia aldatu zuten neskatoek

Amelia Earhart, Frida Kahlo eta Marie Curie-ren istorioak ezagutuko ditugu. Haien haurtxaroak eta bizitza helduan lortutako arrakastak eta egindako balentriak irakurri eta entzungo ditugu ipuin formatuan. Horrela, bai euskal hiztegia bai entzumena eta ulermena landuko dira hiru emakume hauen garrantzia azpimarratzen den bitartean. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Edabearen bila

Madarikazio batek herria hartu du eta basoko espirituaren bila joatea erabaki dute haiek lagunduko dituelakoan. Espirituak badaki zer egin behar duen, edabe magiko bat prestatu behar du herria askatu ahal izateko baina… ez ditu behar dituen osagai guztiak. Hiru falta zaizkio! Neba-arreba bikotea haien bila joan beharko da mundu osoan zehar bidaiatuz, baina ez da erraza izango. Milaka arrisku dira haien zaien! Osagaiak lortzen ez badituzte herria betiko geldituko da harri bihurtuta, horregatik osagai bakoitza lortzeko dauden arriskuei aurre egin beharko diete haien ausardi guztirek...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Nire herri maitea

Ipuin honek Euskal Herriko paraje eta kultura ezagutzera laguntzen gaitu, bai istorioaren bitartez baita ipuinean zehar dauden minijokoen bitartez ere. Helene, Euskal Herriko gaztetxo bat da, eta Eskoziatik Harry bisitan etorri egin da. Helenek gure kultura eta gure paraje zoragarriak erakusteko irrikitan dago eta urte oso bat dauka horretarako. Ipuin honetan Donostiako Danborrada, Bizkaiko Gaztelugatze Doniene, Arabako mahastiak edo Nafarroako San Fermin jaiak ezagutuko dituzu, beste askoren artean.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+