Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 4

Galactic Grinder

Rider, patinatzaile aparta, eguzki-sisteman zehar bidaia bat egiteko zorian dago, hondamendi batek gu guztiok salbatzeko bidean jarri ondoren. Skate-a hartuta planeta desberdinetan zehar ariko gara jauzika eta trikimailuak egiten.

Publikatze data: 2023
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Hitz gordinak

Astrality

Astrality, shoot ‘em up erako jokoa da (etsai edo oztopoak lehen pertsonan tirokatzekoa), estetika retrofuturista duena. Sari ehiztariaren rola beteko dugu: Space Harrier edo Novastorm klasikoen mekanikak inspirazio iturritzat hartuta, gure ontzia gidatzen ariko gara shoot ‘em up tituluan.

Publikatze data: 2023
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Hitz gordinak

Amaiera tragikoen antzokia

Ongi etorri Amaiera tragikoen antzokia-ra! Zure protagonista hautatu eta patu beldurgarri anitz esplora itzazu! Istorio batean hartzen dituzun erabakiak besteengan eragingo dute. Portaera hauek aktibatu eta desaktibatu ditzakezu bide berriak irekitzeko! Zoritxarrez, bide guztiek amaiera tragiko batera eramaten dute... Aurkitu ahalko duzu zorigaiztoko antzezle-zerrenda hau salbatzeko modurik? Jokatze-denbora: 2-3 ordu amaiera guztiak ikusteko (puzzle-jokoa denez, hori neurri handian aldatu daiteke) Edukiak 16.000 hitz, 600 ilustrazio, 40 amaiera baino gehiago

Publikatze data: 2021
Joku mota: Ipuin interaktiboa, Puzzle, Simulazioa
Plataforma: Android, Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia, Diskriminazioa, Hitz gordinak

Quest 4 Papa: Reloaded

Cell shading estetika erabilita Digipenen egindako jokoa ikuspegi zenitalarekin jokatzen den hack and slasha da. Bertan, Roach izeneko emakumearen kontrola hartuko du jokalariak.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra, Hitz gordinak
Irudia