Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 9

Amaiera tragikoen antzokia

Ongi etorri Amaiera tragikoen antzokia-ra! Zure protagonista hautatu eta patu beldurgarri anitz esplora itzazu! Istorio batean hartzen dituzun erabakiak besteengan eragingo dute. Portaera hauek aktibatu eta desaktibatu ditzakezu bide berriak irekitzeko! Zoritxarrez, bide guztiek amaiera tragiko batera eramaten dute... Aurkitu ahalko duzu zorigaiztoko antzezle-zerrenda hau salbatzeko modurik? Jokatze-denbora: 2-3 ordu amaiera guztiak ikusteko (puzzle-jokoa denez, hori neurri handian aldatu daiteke) Edukiak 16.000 hitz, 600 ilustrazio, 40 amaiera baino gehiago

Publikatze data: 2021
Joku mota: Ipuin interaktiboa, Puzzle, Simulazioa
Plataforma: Android, Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia, Diskriminazioa, Hitz gordinak

Delta Squad

Delta Squad eskola zaharreko arkade jolasa da, 90eko hamarkadako momentuak bueltan ekartzeko prest, baina itsura bisuala modernoagoa eta garai berrietara egokitua. FullBlast-en jasandako inbasioaren ondoren, gure heroiek merezitako atsedena hartu dute. Baina dibertsioa ez da inoiz iraunkorra, eta Rumanovsky jeneralaren indarrek gizateriarekin amaitzeko gai den birus hilgarria kontrolatu nahi dute. Eta hau ezin da Delta taldearen zaintzapean gertatu! Haiek arduratuko dira Rumanovskyren planak geldiarazteaz mundua menderatzeko! Norbanako jolasa edo 4 lagunekin tokiko jolas kooperatibo modu...

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

GP lehiaketa

Manager joko honetan erabiltzaileek denboraldika zatitatukako lehiaketetan parte hartuko dute. Erabiltzaileak maila ezberdinetan sartu egiten dira eta denboraldiak pasa ahala mailaz igo egingo dute euren emaitzen arabera. Joko honetan alde batetik taldearen ekonomia eta kontratazioak, marketing eta merchandising estrategiak, etab. kudeatu beharra dituzu. Kirolaren aldetik, lasterketeetako estrategia erabaki beharra daukazu, baita kotxeak konpontzeko eta pieza berriak ikertzeko denbora beharko duzu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 16+

8DAYS

8Days - Bakea gure egitekoa da stick bikoitzeko shooter bat da zeinetan ezinbestekoa ez den mertzenario gisa jokatzen duzun G.O.D. Inc.-entzako (“Urrea, Petrolioa eta Diamanteak” ingelesez -  GOOD Nasdaq). G.O.D. Enpresa Militar Pribatuen sektorean munduko liderra bihurtu da, eta haren negozio nagusia, bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka eremuetara bakea eramatea da.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC, PlayStation 4 (PS4), Xbox One
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Guns and russians

Errusiar erruletaren simulazioa.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 16+
Irudia

8 Days

G.O.D Inc. (Gold Oil and Diamonds Inc. - GOOD Nasdaq) konpainia militar pribatuen (KMP) buruzagia bihurtu da. Bere negozio nagusia, bere bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka tokietara bakea eramatea da. Zure lehen eginkizuna konpainiako erabili eta botatzeko mertzenario bezela ekialdera bidaiatzea izango da, munduko maila altuko jendeari bere eguneroko sushia hartzea eragozten dien arroz bahitura mundiala apurtzera. Zure helburua bertako diktadore militarra limurtzea izango da arroz bahitura bukatu dadin.

Publikatze data: 2015/12/09
Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 16+

Endless drunk

Lagundu mozkor honi etxera heltzen, gaua luzea izan baita.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 16+

Invasion of the zombie monsters

Behingoz Ned eta Lindak intimitate une bat dute. Gaurkoa egun zoragarria izan da: beren institutuko ekipoak elkarren segidako lau urteetan Zientzia Olinpiadak irabazi ditu. Bikote zoriontsua hiriko begiratoki zaharrean zeru izartsuaz gozatzen ari da. Baino zoriontasunak gutxi iraungo du… Bat-batean eta nondik atera den jakin gabe tximista bat zerutik irten eta bete-betean bikotearen kotxeari danbateko izugarria eman zion. Kolpea dela eta Ned denbora batez nahasi samar egongo da eta erreakzionatzea lortzen duenean aurrean daukana benetan beldurgarria da: itzal maltzur batek hiria estali du eta...

Publikatze data: 2010-2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2
Gomendatutako adina: 16+

Azzurro 8-bit Jam

Ez al duzu oraindik ezagutzen Azzurro rock pub-a? Rock musika, bideoak… Gaupasa egiteko leku ezin hobea! Ah, eta bertan  inoiz ahaztuko ez duzun zurrutero txapelketa ospatzen da. Zeinek edango du gehien eta zehaztazun handiagoarekin? Gainontzeko parte-hartzaileen erritmoa jarraitzeko eta aurretik adierazita dagoen kolore sekuentzia edateko gai izango al zara? Bihurtu zaitez Azzurroko 8-bit Jam gau rockeroko errege! Momentua iritsi da. Zure Metalaren zentzumen guztiak jarri itzazu bizkortasun mentalaren eta abiaduraren zerbitzura! Erronka bakoitzaren hasieran kolore sekuentzia bat p...

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 16+