Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 25

Mundial de fútbol

Jokoak 90.hamarkadako Italiako FIFAren Munduko Kopa atalean parte hartzeko aukera ematen du. Mundial aurreko bat (aukeratzen dugun bi selekzioen lagunartekoa), entrenamendua eta demo modua jokatu. Simulazioa goitik beherako ikuspegian garatzen da. Porterietara Scrollaren bitartez iristen da.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: Amstrad CPC, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Golden basket

Golden Basket 1990an sortu zen mahai gaineko ordenagailurako saskibaloi-jolasa da. Opera Soft-ek garatu eta argitaratu zuen Opera Sports markaren barruan. Jolasak bost alde batera partidua erakusten du, eta albo bateko ikuspegia ematen du.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, PC DOS, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Los vientos de Yadhe

Los Vientos de Yadhe, 1989an Iñigo Ayok Euskal Herrian sortu zuen abentura grafikoa ez zen argitara eman. Izan ere, nahiz eta Iñigok AD Aventuras konpainiara bidali zuen jolasa honek ez zuen argitaratu. Hogeita sei urtez jolasa galdutzat eman zen, erabiltzaile batek  P2P bidez jaitsi zituen beste rom askoren artean jokoaren kopia digital bat aurkitu zuen arte. Jokoaren kopia digitalaren jatorria misterio bat izaten jarraitzen du gaur egun.

Publikatze data: 1989
Joku mota: Abentura
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Brisca

Publikatze data: 1986
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Doctum

Etxe zahar bateko eraiste lanetan lurperatuta dagoen dorre arraro bat aurkitu dute. Zure jakin-minak dorrean barneratzera zaramatza eta ulertu egin duzu bertan dauden kristal handi batzuetan jakite garrantzitsua gordeta dagoela. Ezagutza honetara iristeko kristalak bereganatu beharko dituzu.  Barneratu zaitez Doctum dorrean.

Publikatze data: 1991
Joku mota: Plataforma
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Poli Díaz

Rocky klasikoa zen kasu bakarra software espainiarrean. Baino 1990ean Opera Sports-ek beste boxeo simulagailu bat aurkeztu egin zuen. 3D perspektiba erabat berria duen joko honek garai hartako kirol izar ospetsuaren babesa jaso zuen.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2, PC DOS, PC W
Gomendatutako adina: Denak

Sirwood

Mago handien hirugarren garaian, Tarok maisuak eguzki-meteoro baten  hondakinekin urrezko ezkutu bat egin zuen eta bertan hurrengo elezaharra idatzi zuen: "BOSGARREN AROAREN  BOSGARREN HILABETEKO BOSGARREN EGUNA" Handik gutxira mago handia hil egin zen eta ezkutua bere jaiotze-herrixkako tenplu sakratuan zainduta geratu zen. Harrezkero, elezaharrak kontatzen duenez, urrezko ezkutuak NARGOORTeko biztaleak  sorginkerietatik babesten ditu.  guztietako eta gaitzaren indarretako NARGOORT-etako biztanleak babesten ditu. Baina bosgarren  aroko laugarren hilabetean,...

Publikatze data: 1990
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amiga, Amstrad CPC, Atari ST, Msx 2, PC DOS, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Rescate en el Golfo

Egoera jasanezina da. Bahituen bizitzak zure esku daude. Irakiar fanatikoek ez dute errukirik izango zurekin. Baina zure abilezia, kemen eta azkartasunari esker agian XX. mendeko hondamenik handiena ekidin dezakezu. Ezazu atsedenik eman, ezazu eskatu, Kuwaiteko infernuan zaude. Golkoko gerra lehertzear dago eta NBEak batzar diplomatiko bat bidali du irakiarren buruzagietako batekin eztabaidatzera bahiturik dauden atzerritarrak askatzeko eskatzera. Buruzagi irakiarrak amets bat izan zuen  non Mahoma agertu zitzaion eta abisatzen zion esanez atxilotuak herrialdetik irteten baziren, arerioen tr...

Publikatze data: 1991
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2, PC DOS, PC W
Gomendatutako adina: 12+

Jungle Warrior

Motorra hondatu zaio Amazoniako oihana zeharkatzen ari den hegazkin txiki bati eta ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du. Istripuan pilotua hil da baino Keorg Kraken, oihanaren arriskuak ondo ezagutzen dituen esploratzaile famatua, eta Susan Vattan doktorea bizirik atera dira. Gertaera ondoren konorterik gabe egon dira aldi batez, baso itxian zelatan zuten mehatxuaren berri  izan gabe.  Keorgek konortea berreskuratzen duenean sufritu duten katastrofeaz ohartuko da. Susan! Oihu egingo du itxaropen handirik gabe. Hasieran ez du ezer ulertzen. Bakarrik dago pilotuaren gorpuarekin e...

Publikatze data: 1990
Joku mota: Abentura, Tiro
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 12+

Evaristo el punky

Ebaristo eta bere bikotekidea zoriontsu bizi ziren Punkylandiako behe auzo batean. Baino zorigaiztoko egun batean rockers izeneko gaizkile-taldea agertu zen, hiriko biztanleak ikaratu eta Ebaristoren bikotea bahituz. Egoera jasanezin honen aurrean gure heroiak hiritarrak eta neska salbatzeari ekingo dio. Aurkituko dituen oztopo ugariak saihestu, Rocker maltzurren kontra borroka egin eta neska bahituta duten lekua aurkitu beharko du. Guzti hau lortzen duenean Punkylandia berriz hiri askea izango da eta zu zure bikotekidearekin zoriontsu biziko zara.

Publikatze data: 1988
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak