Evaristo el punky

Ebaristo eta bere bikotekidea zoriontsu bizi ziren Punkylandiako behe auzo batean. Baino zorigaiztoko egun batean rockers izeneko gaizkile-taldea agertu zen, hiriko biztanleak ikaratu eta Ebaristoren bikotea bahituz. Egoera jasanezin honen aurrean gure heroiak hiritarrak eta neska salbatzeari ekingo dio. Aurkituko dituen oztopo ugariak saihestu, Rocker maltzurren kontra borroka egin eta neska bahituta duten lekua aurkitu beharko du. Guzti hau lortzen duenean Punkylandia berriz hiri askea izango da eta zu zure bikotekidearekin zoriontsu biziko zara.

Publikatze data: 1988
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Igor Ruiz Konstandin.

Antonio Bastelleros.

Patxi Lecumberri.

Bilbao, EspaƱa