Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!
Publikatze data: 2020Ongi etorri Tagzania jokora! Ezagutu Euskal Herriko eta munduko bazterrak. Mekanika Egunero bi argazki panoramiko izango dituzu, bat Euskal Herrikoa, eta bigarrena mundu zabalekoa. Taldeak eta lehia Sailkapenak daude: egunerokoa, asterokoa, hilerokoa. Lehia orokorraz gain, adiskide eta senitartekoekin taldeak sor ditzakezu, lagunen arteko sailkapenetan lehiatuz.
Publikatze data: 2025Windowkill stick bikoitzeko jaurtiketa jokoa da, baina jokoaren leihoak etengabe murrizten du bere tamaina zure gainean. Tiro egin leihoaren ertzetara zure pantailaren inguruan mugitzeko, borrokatu eta saihestu etsaiak eta nagusiak beren leihoetan.
Publikatze data: 2024Arima Lodgeren botoietako bat igogailuan igotzear dago txanda aldatzeko. Baina gizon arrotz bat korrika sartu eta teilatura igotzera behartzen duenean, zerbait gaizki doala konturatzen hasten da.
Publikatze data: 2024Askarist 14 urteko pertsonaia da protagonista. Nerabe honek bullyinga jasan du sei urtez eta hortik eratorritako traumari egin beharko dio aurre, hainbat sentimentu erabiliz. Helburua izango da grisa den mundu batetik abiatuta emozioak erabiltzea kolorez betetako lasaitasun emozional bateraino heltzeko, bere burua eraldatu eta berreraikitzeko. Katarsia, hain zuzen ere, emozio biziak adieraztearen bidez sentitzen den askapen emozionalari edo purifikazioari esaten zaio. Tentsio emozionalak askatzeko prozesua deskribatzeko erabiltzen da, lasaitasun emozionala lortzeko. Bide horretan...
Publikatze data: 2024Piztu zure espiritu lehiakorra jokalari anitzeko joko honekin! Ausaz sortutako eremuekin eta pilota bakoitzarentzat fisikoak diren eremuekin, partida bakoitza erabat desberdina izango da. Aukeratu pertsonaia maitagarri bat eta prestatu familiakoekin eta lagunekin gozatzeko! Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC eta Nintendo Switch plataformetan. Jatorriz euskaraz sortutako jokoa da.
Publikatze data: 2024Fart starter 48 ordutan Euskal Game Jam 2rako egindako puzker eta puzleen jokoa da.
Publikatze data: 2024Lagundu kirikinoari bere ametsa lortzen, nahi adina sagar jatea!!
Publikatze data: 2023Hizkiak hitzetan bihurtu! Egunean behin ala orduoro!! (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2023Bizitzabaltzen, extra-lurtar ingurune natural baten sorkuntza joko lasaigarria da. Biotopo bakoitzak bere inguruko biotopoengan eragina du eta baldintza berezietan, hauek, haien baitatik eraldatzen dira. Ingurune hau sortzeko eta eraldaketa ezberdinak esperimentatzeko jokolariaren egin behar bakarra biotopo ezberdinetako teilak, nahi duen lekuan jartzea da. . Teilaren biotopoa aukeratu tekla hauekin : 1 = Desertua 2 = Ura 3 = Oihana . Aukeratutako teila kokatzeko, mapan klik egin. . Mapan mugitu : Z, Q, S, D / W, A, S, D (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2023