Jungle Warrior

Motorra hondatu zaio Amazoniako oihana zeharkatzen ari den hegazkin txiki bati eta ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du. Istripuan pilotua hil da baino Keorg Kraken, oihanaren arriskuak ondo ezagutzen dituen esploratzaile famatua, eta Susan Vattan doktorea bizirik atera dira. Gertaera ondoren konorterik gabe egon dira aldi batez, baso itxian zelatan zuten mehatxuaren berri  izan gabe.  Keorgek konortea berreskuratzen duenean sufritu duten katastrofeaz ohartuko da. Susan! Oihu egingo du itxaropen handirik gabe. Hasieran ez du ezer ulertzen. Bakarrik dago pilotuaren gorpuarekin eta ez dago Susanen arrastorik. Baino  egoera aztertu ondoren konturatuko da Susan Ougadu tribuak bahitu duela. Keorg erabaki bat hartu du: leporaino armatu eta arrisku guztiei aurre eginez Susanen bila joango da basoan barrena.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Abentura, Tiro
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 12+
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Programazioa: Iñigo Ayo.

Grafikoak: Igor Ruiz Konstandin.

Musika: Lete.

Argitaratzailea: Zigurat / True Soft.

Bilbao, EspaƱa