Rescate en el Golfo

Egoera jasanezina da. Bahituen bizitzak zure esku daude. Irakiar fanatikoek ez dute errukirik izango zurekin. Baina zure abilezia, kemen eta azkartasunari esker agian XX. mendeko hondamenik handiena ekidin dezakezu. Ezazu atsedenik eman, ezazu eskatu, Kuwaiteko infernuan zaude. Golkoko gerra lehertzear dago eta NBEak batzar diplomatiko bat bidali du irakiarren buruzagietako batekin eztabaidatzera bahiturik dauden atzerritarrak askatzeko eskatzera. Buruzagi irakiarrak amets bat izan zuen  non Mahoma agertu zitzaion eta abisatzen zion esanez atxilotuak herrialdetik irteten baziren, arerioen tropak gainera botako zitzaizkiela. Bi aldiz pentsatu gabe, bere armadako tropa batzuk zabaldu, diplomatikoak zeramatzan hegazkina atxiki, hegazkinean lehergailua ipini eta bere eskakizunak bete ezean leherraraziko zuela mehatxu egin zuen. Puntu honetan hasten gara gu jokatzen: Cristian Charrier modu honetako gatazketan aditua kontrolatzen dugu, kolpeka bidea egin beharko duena hegazkinean sartu arte. Behin barruan dagoela, lehergailua indargabetu eta buruzagiak duen arriskuarekin amaitu beharko duzu.

Publikatze data: 1991
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2, PC DOS, PC W
Gomendatutako adina: 12+
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Programazioa: Iñigo Ayo, Juan Carlos García.

Grafikoak: Igor Ruiz Konstandin.