Rivalia ARPG eta Roguelite jokari bakarreko bideojokoa da, kartoon estilo artistikoarekin, bi generoetako hoberena konbinatzen du. Bertan, Rivaliako gaztelua espazio-denborazko begizta batean bildu duen bufoi gaiztoari aurre egin behar dioten lau protagonisten kontrola hartuko duzu. Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC, PlayStation 4 eta PlayStation 5 plataformetan. Zaleek egindako itzulpena da, baina jokoan ofizialki onartutakoa. Menuan aurkituko duzu euskaraz jartzeko aukera.
Publikatze data: 2022Veloren jokalari anitzeko voxel RPG jolasa da, Rust hizkuntzan idatzia. Cube World, Legend of Zelda, Breath of the Wild, Dwarf Fortress eta Minecraft bezalako jokoetan inspiratua dago.
Publikatze data: 2018Aukeratu zure bidea. Inperio Galaktikoa sortu baino lau mila urte lehenago ehunka Jedi zaldun Sith errukigabeen aurkako borrokan erori dira. Zu zara Jedi Ordenaren azken itxaropena. Dominatu ahal izango al duzu Indarraren botere ikaragarria Errepublika salbatzeko bidean? Edo alde ilunari zirikatzen utziko al diozu? Heroia edo bilaua, salbatzailea edo konkistatzailea... Galaxia osoaren patua zuk erabaki beharko duzu!
Publikatze data: 2003Ahalik eta pokemon basati gehien harrapatu Littleroot hiri berrian. Hiria arakatu eta misterioak eta trebetasunak deskubritu izaki eder horiek hazteko eta beti amestu izan duzun pokemon maisu bilakatzeko. Beste pertsonaia batzuekin borrokan sartu ahal izango zara zure hirugarren belaunaldiko pokemona prestatzeko.
Publikatze data: 2003Iragan ilun eta bortitz baten oihartzunak durundatzen dira lurralde basati batean zehar, altxor eta odoletan blai. Hyper Light Drifter RPG akzio-abentura bat da, 16 biteko klasiko onenen zainetan, mekanika modernizatua eta diseinuak grander eskala handian eginak dituena.
Publikatze data: 2016Duela mende asko, Aries planetan Alex Kidd izeneko mutil bat bizi zen. Zazpi urtez Mt. Shellcore ikasten egon zen, harriak txikitzeko bezain indartsua den garai bateko arte. Egun bere sorterrira bidaiatzekotan zebilela, hilzorian zegoen gizon batek Radactian hiri baketsua arrisku larrian zegoela kontatzen dio. Azken arnasa hartu aurretik, gizonak mapa zati bat eman zion Alexi eta aipatutako hirirantz abiatzen da.
Publikatze data: 1986Episode I: Contact Shoot-Em-Up PRG ukituak dituen estilo jokoa duzu. Helburua ahalik eta estralurtar gehien hiltzen dituzun bitartean bizirik irautea da. Horretarako espazio-ontzi hobeagoak erosi ahal izateko dirua irabazi beharko duzu. Jokoa Unity-n garatu dute.
Publikatze data: 2013Joko honetan kartak eskuratu eta bilduma osatu beharko duzu. Jokalaria Gea fakzioko jeneraletako bat izango da eta bere gudarostea eta bataila lerroa antolatuko ditu etsaiak garaitzeko. Nabigatzaile moderno guztiekin bateragarria da B4G-ren HTML/5 motorrari esker eta bere joko modua Tablet PC-rentzat optimizatuta dago.
Publikatze data: 2014