Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 2

Shiteroid

Jokoa retro erako nabe-jokoa da, kontrolei dagokienean. Jokoa etorkizunean girotzen da; hots, 2200. urtean. Venus planetan bizi zara. Lurtarrak zure planetan indarrez sartu dira, eta konkista horretan dena suntsitu dute. Zuk, beste planeta batean oporrak igaro eta etorri ondoren, egoera ikusi eta zure herriari mendekua hartzea erabaki duzu. Zure egitekoa izango da lurreko nabe guztiak hiltzea.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Arkade, Shoot'em up
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Episode I: Contact

Episode I: Contact Shoot-Em-Up PRG ukituak dituen estilo jokoa duzu. Helburua ahalik eta estralurtar gehien hiltzen dituzun bitartean bizirik irautea da.  Horretarako espazio-ontzi hobeagoak erosi ahal izateko dirua irabazi beharko duzu. Jokoa Unity-n garatu dute.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Rol, Shoot'em up
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia