Live Cycling Manager-en jokalari bakoitzak klub bat sortu eta kudeaketa osoa eramaten du: itzulietako izen ematea, txirrindulariak, estrategiak, entrenamenduak, lekualdatzeak eta askoz gehiago. Jokalaria txirrindulari talde profesional baten kirol zuzendari bilakatzen da.
Bakoitzak klub bat sortu eta bere gustura pertsonalizatzen du. Nahi dituen txirrindulariak kontratatu, entrenatzaileak, psikologoak, medikuak, mekanikoak… Finantzak kontrolatu eta bere ametsetako kluba kudeatu. Klub bakoitzak denboraldian zehar agertuko diren zailtasunei aurre egin beharko die.
Itzuli handiak prestatzeko garaian, entrenamendu bereziak, kontzentrazioak, langileentzat formakuntza, kirol materiala eta abar luze bat definituko dira.
Jokalariek denbora errealean, online, lehiatu ahal izango dute, beraien txirrindulariei aginduak emango dizkiete eta emaitzak ikusiko dituzte 3Dn. Denboraldi osoak lehiatuko dituzte beste 18 kirol zuzendarirekin eta denboraldi bukaeran mailaz igoko dira.
Txirrindularitza eta kirol kudeaketa jokoak gustatzen zaizkienen jokoa da hau. Txirrindulari lasterketa baten eta klub bat kudeatzearen zirrara sentituko dute. Helmuga nagusia kluba munduko podiumeko lehen postuetara eramatea izango da.
Entrenatu, kudeatu eta lehiatu!
Publikatze data: 2018
Joku mota:
Estrategia,
Kirola
Plataforma:
Android,
iOS
Gomendatutako adina:
Denak
Lizentzia:
CC (by-nc-nd)
Aipatu ezinbesteko izan den ZITUk (aholkulari informatikoa neurrirako garapenean espezialista) eskainitako aholkularitza teknologikoa eta akonpainamendua LCM ren garapenean.
Markel Irizarrek (txirrindulari profesionala) eskainitako aholkularitza teknikoari esker gehitu diren xehetasunek errealismo sinesgaitza eman diote LCM jokoari.
Xagu Studios