Townscaper Webgunea

Uharteetako hiri bitxiak eraikiko dira, kale makurrekin. Herrixka txikiak, katedral itzelak, kanal-sareak edo hiriak eraikitzen ditu, dena zutabeen gainean, blokez bloke.

Helbururik gabe. Benetako jokagarritasunik gabe. Eraikuntza asko eta edertasun handia. Hori da dena.

Townscaper proiektu esperimental sutsua da. Jostailu bat jolas bat baino gehiago. Aukeratu paletaren koloreak, jarri koloretako etxe-blokeak lauki irregularrean eta ikusi nola Townscaperren azpiko algoritmoak automatikoki bihurtzen dituen bloke horiek etxe politak, arkuak, eskailerak, zubiak eta atzeko patio oparoak, dena konfigurazioaren arabera.

Publikatze data: 2021
Joku mota: Estrategia, Heziketa jolasa, Indie
Plataforma: Android, iOS, Linux, Mac OS, PC, Switch, Xbox One
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Jokuak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Edizioa:  Raw Fury

Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC, Android eta iOS plataformetan.
Zaleek egindako itzulpena da, baina jokoan ofizialki onartutakoa. Menuan aurkituko duzu euskaraz jartzeko aukera.

Programazioa

Oskar Stålberg

Estocolmo, Suecia