Abyssal 3Dko txandakako estrategia joko bat da, non magia arkanoan aditua den monje bat bere jarraitzaileen buru den Eldritch motako izakien horden aurkako guduetan.
Publikatze data: 2024Herrian heroi berri bat dagoela diozte zurrumurruak... Hala izanezkero ospea hainbeste gustoko ez duen izaki borobil bati tokatu dio. Zer egingo du gure lagunak?
Publikatze data: 2024Arimak ezin ditugu ikusi bainan batzuetan gure laguntza behar dutenean, su txakurrak bezala agertzen zaizkigu. Joko honetan pertsonaia segitzen dugu, oihan ilun eta isiltasun batean. Iluntasunari aurre egiteko, esku-argi baten barruan, su-xakur bat daukagu argi emaiteko. Joateko garaian, beher gorpua banatu zioten eta ezin izan zuen modu onean pausatu. Pentsatu ondotik, irtenbide bat proposatu zigun argiak, bere hilobira eramaiten baditugu falta diren hezurrak, orduan ihes egiteko azken hautu bat lortu dezake. Oihan honetan ibiliz, beldurra eta lanjerrari aurre eginez, saiatu ezazue i...
Publikatze data: 2024Lichess doakoa, librea, iragarki-gabekoa eta kode irekiko xake zerbitzaria da. Joko hau euskaraz joka daiteke PC, Android eta iOS plataformetan.
Publikatze data: 2017Mini Metro estrategia jolas bat da, etengabe hazten ari den hiri baten metro-mapa diseinatu beharko duzuna. Sortu lineak, jarri trenak martxan eta aldatu ibilbideak geltoki berriak irekitzen direnean. Ondo aprobetxatu jolasaren baliabideak eta lortu ahalik eta sare eraginkorrena!
Publikatze data: 2015Uharteetako hiri bitxiak eraikiko dira, kale makurrekin. Herrixka txikiak, katedral itzelak, kanal-sareak edo hiriak eraikitzen ditu, dena zutabeen gainean, blokez bloke. Helbururik gabe. Benetako jokagarritasunik gabe. Eraikuntza asko eta edertasun handia. Hori da dena. Townscaper proiektu esperimental sutsua da. Jostailu bat jolas bat baino gehiago. Aukeratu paletaren koloreak, jarri koloretako etxe-blokeak lauki irregularrean eta ikusi nola Townscaperren azpiko algoritmoak automatikoki bihurtzen dituen bloke horiek etxe politak, arkuak, eskailerak, zubiak eta atzeko patio oparoak...
Publikatze data: 2021Worms Armageddon 1999an Team17k garatu eta argitaratutako estrategiako bideojoko bat da. Ornogabe ausart horiek Worms Armageddon maiteari mendekua hartzera itzultzen dira. Zizarez betetako jolasa da! Dibertsio barregarri honetaz bakarka edo zure lagun guztiekin goza dezakezu.
Publikatze data: 2013Shattered Pixel Dungeon Roguelikeko RPG bat da, pixel artearen grafikoak dituena eta barietate eta erreproduzigarritasun handikoa. Joko bakoitza bakarra da, jolasteko lau ezaugarri desberdinekin, ausazko mailekin eta etsaiekin. Jokoan murgiltzen erraza da sartzen, baina sakontasun handia du. Estrategia behar da irabazi nahi baduzu! Joko hau kode irekian oinarritua dago. Joko originalaren kirrinkak hobetzeko proiektu bat bezala hasi zen, baina ordutik aurrera aparteko joko bat bihurtu da, ezaugarri berezi askorekin.
Publikatze data: 20131803. urtea, Ekialdeko Indietarako itsasbidea. Obra Dinn merkantzia-ontzia misteriotsuki desagertu da helburura iritsi gabe. 1807. urtea, Falmouth, Ingalaterra. Ezustean, Obra Dinn-a etxera itzuli da. Guztiz hondaturik, eta eskifaiako kiderik gabe.
Publikatze data: 2018Live Cycling Manager-en jokalari bakoitzak klub bat sortu eta kudeaketa osoa eramaten du: itzulietako izen ematea, txirrindulariak, estrategiak, entrenamenduak, lekualdatzeak eta askoz gehiago. Jokalaria txirrindulari talde profesional baten kirol zuzendari bilakatzen da. Bakoitzak klub bat sortu eta bere gustura pertsonalizatzen du. Nahi dituen txirrindulariak kontratatu, entrenatzaileak, psikologoak, medikuak, mekanikoak… Finantzak kontrolatu eta bere ametsetako kluba kudeatu. Klub bakoitzak denboraldian zehar agertuko diren zailtasunei aurre egin beharko die. Itzuli handiak pre...
Publikatze data: 2018