Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 550

Kinito Sports

Inoiz Joko Olinpiarretan parte hartu nahi izan duzu? Hau duzu zure aukera! Korrika, jauzi egin eta xabalina jaurti ezazu… Mundu guztiko jokalarien kontra lehiatu eta txapeldun bat bezala sentitu zaitez! Lehiakorra, erakargarria eta zirraragarria! Elkar zaitez Kinito Sports-ekin! Dominak irabazten hasi eta onena zarela frogatu!

Publikatze data: 2012
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Doctum

Etxe zahar bateko eraiste lanetan lurperatuta dagoen dorre arraro bat aurkitu dute. Zure jakin-minak dorrean barneratzera zaramatza eta ulertu egin duzu bertan dauden kristal handi batzuetan jakite garrantzitsua gordeta dagoela. Ezagutza honetara iristeko kristalak bereganatu beharko dituzu.  Barneratu zaitez Doctum dorrean.

Publikatze data: 1991
Joku mota: Plataforma
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Unknow dungeons

Unity3D-aren oinarriak ikasten ari ginen eta sesioa oso “cool” iruditu zitzaigun. The Legend of Zelda estiloan oinarritutako ziega-jokoa duzu: iraganarekin lotura. “Unknown Dungeonsen” Filip kontrolatuko duzu, ziega ezezagun batean galdu egin den haurra. Munstroen txanponak hartuz eta merkatariak aurkituz zure armak hobe ditzakezu. Azken hauek zure ezpata, arkua hagaxka magikoa eta ezkutua hobetuko dizkizute txanpon batzuen truke. Hauek dira kontrolak: Mugitzeko geziak Z erasoetarako / Onartzeko X babesteko / Itzultzeko C aldaketa-armetarako Barra tarte-egilea etenaldietarako (inplementatzen...

Publikatze data: 2014
Irudia

El tranvía de Bilbao

Bilboko tranbia inauguratu berri dute. Bizirik irauteko gai izango al zara?

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: PC, Mac OS
Gomendatutako adina: 12+

STAG3

Gehitzen dakizula pentsatzen al duzu? STAG3 zure kalkulatzeko abiadura frogatzeko balioko dizun joko matematikoa da. Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa bezalako operazio sinpleak erabiliz mailak igotzen joango zara. Hauek konplexuagoak egiten diren bitartean zure etsai gogorrena garaitu beharko duzu: denbora.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Adimena
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Night Runner

Abentura liluragarri eta heroikoa non zure hanken indarra eta abiadurari esker mundua askatu egingo duzu kamioi eta autoen tiraniarengandik. Hauek arrazoirik gabe zure kontra jarri dira. Aktiba itzazu erresistentziaren kartelak eta egiozu aurre injustizia honi.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

En busca del pikacosplay

Pantailean azaltzen den pokeball-a teklatuaren geziekin eta AWSD teklekin mugitu daiteke. Ez du instalazio beharrik eta Click egitearekin nahikoa da jokoa hasteko.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Ender & Turing

“Sokoban” estiloko jokoa non eguneroko istorio pertsonal bat kontatzen zaigu. Testuak eta mailen diseinua konbinatuz istorio erreal bat kontatzen duen “cute puzzlea” da. Puzzlescript tresnarekin egindako bideojokoa duzu. Doakoa da baino promozio tuit bat bidaltzea eskatzen du jolastu ahal izateko. Jokoa premisa hau jarraituz egin da: edonork, marrazketa eta programazioa menperatu gabe eta dirurik gabe, bideojoko baten bidez istorio pertsonal bat kontatzeko gai da.

Publikatze data: 2014/09/15
Joku mota: Adimena
Plataforma: PC, Mac OS
Gomendatutako adina: Denak

Ni ere musikari

Aukeratu musika tresna eta entzun adituen aholkuak. Musika, oroimena eta erritmorako sena dituzula erakutsi... eta emaitza izugarriak lortuko dituzu.

Publikatze data: 2008
Joku mota: Heziketa jolasa, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 3+

Trikitxikiren abentura izugarria

Lagunduiozu Trikitxikiri lapurtutako Euskal abestiak berreskuratzen. Sartu zaitez Omako basoaren barrenean, igo zaitez Santa Klarako uharteko itsasargiraino, bilatu Santa Mariako katedralaren barnean. Behin abestiak berreskuratuta, behin eta berriz entzun ahalko dituzu.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Heziketa jolasa, Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+