Mad Dan puzzle TD

Mad Dan-en munduan barneratu zaitez! Sartu duten psikiatria-gunetik bere helburua lortzen lagundu beharko duzu: handik lehenbailehen ihes egitea. Bere buru-ahalmen eta Little Johniri (mafioso sinpatikoa) esker “Landare Amorratua” eta “Esku Gogor Kapitaina” bezalako pertsonaia bitxiak ezagutuko dituzu. Hiru agertoki erabat desberdinetan girotutako 150 maila ebatzi behar izango dituzu. Bere naturaz gaindiko botereak konbinatu itzazu eta ireki iezaiozu bidea preso duten erizain bibotetsuen artean.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Etorki games.

Iparralde Hiribidea, Irún, España