Conquistador Informazioa eta deskarga

Munduaren Amaiera konkistatzea adore handia dutenentzat erreserbaturiko zeregina da. Abentura hau hasiko dutenek arrisku handiak gainditu beharko dituzte. Dibertsioz beteriko jokoa duzu hau: plataformaz aldatu hutsera erori gabe;  ihes egin harri erraldoi batek zu zanpatu baino lehen; krokodiloz beteta dagoen ibaian gora joan; kontuz armiarma, saguzar, estalaktita eta bidean aurkituko dituzun ehundaka tranpekin. Zure bidean topatuko dituzun arriskuak saihestu eta Munduaren Amaiera zurea izango da. Zenbat abenturazale behar izango dituzu abentura amaitzeko? Mugimendu bakarra beharko duzu salto egiteko, ibiltzeko, gora eta behera joateko, gelditzeko, eraso egiteko eta airos irteteko. . Adoretsu eta trebeentzako soilik egokia den jokoa!

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Garapena: Delirium Studios.

Banatzaile: Eitb, Talape

Programazioa

Delirium Studios.

Talape.

Uribitarte Kalea, Bilbao, EspaƱa