Jokoa: Light "survival horror" joko bat da, hau da, gure trebetasunaz soilik baliatuko gara. Ez dugu ez armarik ez laguntzarik izango eta giro ilun eta makabro batean egongo gara. LIGHT-en helburua antzeslekuan dauden argiak piztu eta hurrengo mailara igarotzea da. Zein da zailtasuna? Ilunpetan gaude eta zutargi zahar bat besterik ez dugu gure bidea argitzeko. Istorioa Light-en Vlad gara, iluntasunari beldurra dion banpiroa. Bere helburua inguratzen duen mundua argitzea da. Iluntasunak sekulako amesgaiztoak sorrarazten dizkio. Agatha neska izugarria da eta gure protagonista ikaratzen du. Eskolan egoera arraroan hil egin zela pentsatzen dute eta gure pertsonaiak eskola hau argiztatzen saiatuko da. Agatha orain dela hiru mende baino gehiago eskolan bizi da. Berea dela pentsatzen du eta sartzen den edonor hil egiten du. Bere gurasoek eskola barruan ahaztu egin zuten. Bere gorpua ez zen azaldu eta aurkitu zuten gauza bakarra transformadore erre bat izan zen. Leherketa bat zirudien! Inorrek entzun ez zuen leherketa! Agathak izan ezik! Beldurrak gidatzen du neska eta horregatik bere gertu gaudenean oso gaizki erreakzionatzen du. Kontuz ibili zaitez! Jokoaren mekanika oso erraza da: argiak piztu eta Agatharengandik ihes egin. Beldurrak ez dizu korrika egiten utziko.
Publikatze data: 2014
Joku mota:
Survival horror
Plataforma:
PC
Gomendatutako adina:
12+
Lizentzia:
CC (by-nc-nd)
Topaketa:
The Games Factory Donostia Bideojokoen Lehiaketa 2014
- Robert Soto.
- Xabier Usabiaga.
- Musika: Borja Mateos.