EuskalTD

Vampirita eta bere jarraitzaileek lasterketa bat antolatu dute party-a animatzeko asmoarekin. Jendea etorri dadin, Vampiritak antzeslekura iristen diren guztiei kamiseta bat emango diela esan die. Baino ez da konturatu biltegian 20 kamiseta besterik ez daudela. Parte-hartzaileak honetaz konturatzen badira Euskal Herrian sekula ikusi ez den aulkien matxinada hasiko da. Peluchito ere batuko litzateke. Arrisku hau ekiditeko Staffaren kideek lagunak deitu dituzte kamiseten frikiak geldiarazteko. Lortuko al dute? Jokoaren helburua: Frikiak antzeslekura ez iristea eta zuk kamisetarik gabe ez geratzea. Zure helburua lortzeko staffaren lagunak partyaren leku estrategikoetan kokatu beharko dituzu. Jokoaren elementuak: Staffaren lagunak: zure helburua lortzeko armak dira. Bi eratakoak daude:  Latagilea zure oinarrizko lagun eraginkorrena da; Cosplayer neska bere mozorroari esker frikiak mindu egingo ditu. Kamiseten frikiak: Hil edo biziko lasterketa batean partytik antzeslekura iristen saiatuko dira kamisetak lapurtzeko asmoarekin. Gamer-a: kaskoen frikia bere zereginean kontzentraturik dago. Heavy-a: Viking metal kontzertu eta egun batzuetako jaialdi desberdinetan lortu duen entrenamenduari esker sekulako erresistentzia lortu du. Nyan Cat: Gertakizun honen berri izan eta bere kamiseta nahi du. Ez du erresistentzi handirik baino oso oso azkarra da. Friki lodia: Ez da oso maiz aulkitik altxatzen, baino egiten duenean lehiakide oso gogorra da. Jolasteko modua: Frikiak geldiarazi beharko dituzun boladatan agertuko zaizkizu. Horretarako zure lagunak pasilloetatik gertu dauden postuetan kokatu beharko dituzu. Botoi egokia sakatuz lehenengo erabili nahi duzun laguna eta ondoren hau kokatu nahi duzun lekua aukeratuko dituzu. Lagun bakoitzak bere prezioa dauka eta hauek ordaindu ahal izateko frikiak garaitu beharko dituzu. Bakoitzarekin lortuko duzun diru kopurua desberdina da. Friki bakoitzaren informazioa jaso ahal izateko hauen gainean klik egin ezazu. RedBull eta Monster gaindosiari esker frikiak gero eta indartsuagoak bihurtzen dira. Zure lagunak espero bezala ari izateko UPGRADE botoia erabili ahal izango duzu. Modu honetan zure lagunen borroka egiteko gaitasuna handituko duzu. Hori bai, hauek garestiagoak bihurko dira. Lagun bat kokatzerakoan huts egiten baduzu, SELL botoiari esker erretiratu eta ordaindu zenuen diruaren zati bat berreskuratuko duzu.

Publikatze data: 2014/07/26
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: CC (by-nc-sa)

Kredituak

Silvia Indias (Otaku) - Ilustradora
Dani Veigas - Programador
Carlos TUrrillas (Turritopsis) - Programador
Patxi Bretos (Hettar) - Programador