Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 257

Kar Snatchers

Berdin zaizkizu argi-urteetan neurtzen diren distantzia eta lurraren atmosfera arraroa. Era berean berdin zaizu bidaia hirugarren belaunaldiko OHE batean egin beharra. Eragozpen guzti hauen gainetik argi duzu Unibertsoko automobil gune hoberenera iritsi, han aurkituko dituzun kotxe guztiak bereganatu eta zure planetara itzuli nahi duzula. Kontzesionarioaren gainetik hegan egin eta ahal duzun kotxe guztiez jabetu zaitez. Baino kontuz ibili zaitez! Zu bezalako martetar lapurrek erraza eduki ez dezaten martetarren kontrako minak jarri dituzte nonahi. Egin beharreko gainerakoak ez dira oso zailak,...

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Battle for Asciion

Battle for Asciionekin argi geratuko zaizu dibertsioa dela munduko gauza zoragarriena. Guretzat ahalmen sortzaileak ez du mugarik eta  ASCII karakter soilak erabiliz sortu dugun grafismoa ideia honen froga da. Battle for Asciion da egin dugun lanaren fruitua. Old School baten kutsua du eta jolasteko arina eta atsegina. Bere bistaratze estiloa harrapatuko zaitu. Istorioa: Zoltrax jeneralak ihes egin du. Technoroid Inperioarekin elkartu eginda eta Asciion sistema, gizateriaren ominfuel iturri bakarra, bere menpe dauka. Starfleet Defentsa Indarrak  Ominguelez hornitzeko iturririk gabe geratu de...

Publikatze data: 2012-2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Mission: Euskadi

Etsaiak saihestu itzazu izar preziatuak hartzen dituzun bitartean! Zu ikutua izan gabe bost lortzen badituzu, argazki bat azalduko da. Irudi hauek eskuratzen badituzu zure bidaiaren erreportai bat osatuko duzu! Zer aurkituko duzu joko honetan: - Jolasteko bi modu desberdin. Misio moduan eszena guztiak egin ahal izango dituzu, beste moduak banan banan egiteko aukera eskaintzen dizu. - Etsai eta akzio asko dituzten sei eszenatoki desberdin! Eszena toki gehiago gehituko ditugunez egon zaitez adi iritsiko zaizkizun eguneratzeetara. - Aginte oso intuitiboak. Ez dute axola zure adin eta esperien...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Publizitate jolasa
Plataforma: PC, Android
Gomendatutako adina: Denak

Safybots polyester super robots

Uriarte Safybox metalikoak ez diren estaldurak fabrikatzen ditu. Kaxa eta armario hauek ur, elektrizitate, telekomunikazio eta gas instalazioak babesteko ezin hobeak dira. Beren produktu hoberenak gizateri osoa salbatuko duten super robots lilugarrietan bihurtu nahi dituzte. Arkade klasikoen itxura izango dute! Nahi duzun robota aukeratu eta  jokaleku desberninen barrena bidaiatu. Zure helburua mundua salbatzea da eta horretarako ingurune arriskutsuak igaro eta Metal eta Plastikozko batailoiak garaitu beharko dituzu. Safybot, kementsua izan zaitez! Zure botere eta indarra  izango dir...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Akzio-abentura, Arkade
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Recuper Acción

Juan Torresen autoak desegiteko lantegian lan egitea ez da, ez, makala.  Zure lana ongi egin nahi baduzu prozesu guztiak ikasi eta jarraitu beharko dituzu. Iristen diren autoen harrera, deskontaminazioa eta piezen berreskuratzea eta salmenta burutuko duzu eta azkenik hondakinak desfragmentadorara eraman beharko dituzu. Zortzi ordutako lanaldia pozik eta harro bukatzeko proba guztiak pasa beharko dituzu. Ezagutu ezazu barnetik kotxeak desegiteko lantegi bat eta gozatu emozioz beteriko joko honekin.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Puzzle, Simulazioa, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Social Battle

Bi edo jokalari gehiagoren artean aritzeko erronka intelektual honek zure arreta desbideratzen duten elementu bisualak alde batera uzten ditu. Honela zure benetako interesean  kontzentratu ahal izango duzu, hau da, estrategia hutsean.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Parchis Stars

Partxis berri eta desberdin honetara jolastera ausartu zaitez! Hau duzu jokalari bat baino gehiagoren artean eta online jolasteko aurkituko duzun partxis dibertigarriena! Dohainik eta publizitaterik gabekoa! Partxis tradizionala goitik behera aldatu duen jokoa. Hauek dira, beste batzuen artean, dituen nobedadeak: Partidak zure gustura pertsonalizatu ditzakezu: aukeratu nahi duzun dado, jokalari eta fitxa kopurua. - Taularen beste aldera joateko dituzun laukiak eta halabeharraren erruleta aktibatu itzazu - Eskura itzazu txanponak zure abatarra pertsonalizatzeko behar dituzun jantzi eta osaga...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

La ruleta del cambio climático. Bideojokoa

Gaur egun lurrak jasaten ari den klima aldaketaren ikerketa duzu honako hau. Egoera honi aurre egiteko hartu beharreko neurriak jasotzen ditu eta hiritarrak konzientziatzeko bideojoko batek osatzen du.

Publikatze data: 02-05-2010
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Kao - Sumendiko sekretua

Kaoren laguna pelikanoen uhartean dago bahituta!! Zure misioa: Kaori laguntzea Tximista salbatzen. Abentura ikaragarriak biziko dituzu: munstroen aurka jardun, hegazkinekin batailatu, puzzleak osatu, errealitate birtualaren simulagailuetan irudikatutako lasterketak egin, adimen artifizaldun etsaiekin borrokatu, parapentearekin hegan egin, itsas lasterketan lehiatu... aukera aparta hainbat abentura bizitzeko.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Hiru mosketariak

Istorioa Parisen gertatzen da, 1628. urtean. Xavier kondeak eta Orsini haren laguntzaile maltzurrak D’Artagnan, Aramis eta Athos mosketariak bahitu dituzte eta gaztelu sekretu batera eraman dituzte, Frantziako koroa menderatzeko asmoarekin. Jokalariaren eginkizuna izango da Porthos mosketariari laguntzea haren lagunak salbatzen. Horretarako, berrehun eremutatik baino gehiagotatik igaro beharko du Porthosek: baso zabartsuetatik, ikaragarrizko gazteluetatik, ziega ilun eta hezeetatik... Eremu horietan guztietan, gainera, ezusteko oztopoei egin beharko die aurre: salto egin beharko du, zain...

Publikatze data: 2006
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia