Safybots polyester super robots

Uriarte Safybox metalikoak ez diren estaldurak fabrikatzen ditu. Kaxa eta armario hauek ur, elektrizitate, telekomunikazio eta gas instalazioak babesteko ezin hobeak dira. Beren produktu hoberenak gizateri osoa salbatuko duten super robots lilugarrietan bihurtu nahi dituzte. Arkade klasikoen itxura izango dute! Nahi duzun robota aukeratu eta  jokaleku desberninen barrena bidaiatu. Zure helburua mundua salbatzea da eta horretarako ingurune arriskutsuak igaro eta Metal eta Plastikozko batailoiak garaitu beharko dituzu. Safybot, kementsua izan zaitez! Zure botere eta indarra  izango dira zure  arma eraginkorrenak. Zer aurkituko duzu jokoan: - Betiko jolasteko areto batean zaudela sentitu araziko zaituzten arkade retroak - Erabiltzeko oso errazak diren aginteak - Lortu itzazu ahal dituzun item kopuru gehien.  Erloju kontrako hegaldia duzu honako hau! - Hasieratik bi robot desberdin aukeratu ahal izango dituzu! - Lau eszenatoki aukeran eta desblokeatu daiteken azken borroka bat - Maila bakoitzaren bukaeran etsaien izugarrizko lau buruzagi aurkituko dituzu - Errekorren on-line taula. - Saiatu zaitez Unibertsoko hoberena izaten.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Akzio-abentura, Arkade
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Programazioa

Relevo Videogames.

Bilbao, EspaƱa