Kar Snatchers

Berdin zaizkizu argi-urteetan neurtzen diren distantzia eta lurraren atmosfera arraroa. Era berean berdin zaizu bidaia hirugarren belaunaldiko OHE batean egin beharra. Eragozpen guzti hauen gainetik argi duzu Unibertsoko automobil gune hoberenera iritsi, han aurkituko dituzun kotxe guztiak bereganatu eta zure planetara itzuli nahi duzula. Kontzesionarioaren gainetik hegan egin eta ahal duzun kotxe guztiez jabetu zaitez. Baino kontuz ibili zaitez! Zu bezalako martetar lapurrek erraza eduki ez dezaten martetarren kontrako minak jarri dituzte nonahi. Egin beharreko gainerakoak ez dira oso zailak, baino ez zaitez fida! Gero eta mina gehiago izango dituzu eta hauen abiadura handituz joango da. Gainera zure OHE-aren abiadura ez da amaigabea.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Karealde 

Relevo Videogames

 

Programazioa

Relevo Videogames.

Bilbao, EspaƱa