Istorioa Parisen gertatzen da, 1628. urtean. Xavier kondeak eta Orsini haren laguntzaile maltzurrak D’Artagnan, Aramis eta Athos mosketariak bahitu dituzte eta gaztelu sekretu batera eraman dituzte, Frantziako koroa menderatzeko asmoarekin. Jokalariaren eginkizuna izango da Porthos mosketariari laguntzea haren lagunak salbatzen. Horretarako, berrehun eremutatik baino gehiagotatik igaro beharko du Porthosek: baso zabartsuetatik, ikaragarrizko gazteluetatik, ziega ilun eta hezeetatik... Eremu horietan guztietan, gainera, ezusteko oztopoei egin beharko die aurre: salto egin beharko du, zaindariekin borroka egin, objektuak jaso... Aurrera joan ahala ere, zailtasun-maila handitzen joango da. Berrehun eremu baino gehiago, hamar maila eta hiru amaiera posible ditu joko honek, eta hiru partida gordetzeko aukera ematen du. Jokoa bost jokalekutan banatzen da, eta bakoitzak hainbat maila ditu. Maila batetik bestera igarotzeko, urrezko giltza aurkitu behar du jokalariak, eta, horren ondoren, giltza horrek ireki behar duen atea. Eszenatoki bakoitzaren hasieran, sarrera gisa, marrazki bizidunen film labur bat dago. Film horiek jokoaren narrazio-lerroa markatzen dute; hau da, plataforma-jokoak eta Dumasen lanak hor egiten dute bat.
Publikatze data: 2006
Joku mota:
Abentura,
Plataforma
Plataforma:
PC
Gomendatutako adina:
7+
Lizentzia:
Copyright
Legendo (Gotenburg).