Munduaren Amaiera konkistatzea adore handia dutenentzat erreserbaturiko zeregina da. Abentura hau hasiko dutenek arrisku handiak gainditu beharko dituzte. Dibertsioz beteriko jokoa duzu hau: plataformaz aldatu hutsera erori gabe; ihes egin harri erraldoi batek zu zanpatu baino lehen; krokodiloz beteta dagoen ibaian gora joan; kontuz armiarma, saguzar, estalaktita eta bidean aurkituko dituzun ehundaka tranpekin. Zure bidean topatuko dituzun arriskuak saihestu eta Munduaren Amaiera zurea izango da. Zenbat abenturazale behar izango dituzu abentura amaitzeko? Mugimendu bakarra beharko duzu s...
Publikatze data: 2014Jokoaren helburua lehiakidea baino pertsona gehiago ixtea da. Horretarako txanda bakoitzean bi lerro azalduko zaizkizu, bat horizontala eta bestea bertikala, eta zure txanda denean tableroan jarri ahal izango dituzu. Hau egiteko klik egin egokitu zaizun lerroan eta tableroan.
Publikatze data: 2014Mad Dan-en munduan barneratu zaitez! Sartu duten psikiatria-gunetik bere helburua lortzen lagundu beharko duzu: handik lehenbailehen ihes egitea. Bere buru-ahalmen eta Little Johniri (mafioso sinpatikoa) esker “Landare Amorratua” eta “Esku Gogor Kapitaina” bezalako pertsonaia bitxiak ezagutuko dituzu. Hiru agertoki erabat desberdinetan girotutako 150 maila ebatzi behar izango dituzu. Bere naturaz gaindiko botereak konbinatu itzazu eta ireki iezaiozu bidea preso duten erizain bibotetsuen artean.
Publikatze data: 2012Vampirita eta bere jarraitzaileek lasterketa bat antolatu dute party-a animatzeko asmoarekin. Jendea etorri dadin, Vampiritak antzeslekura iristen diren guztiei kamiseta bat emango diela esan die. Baino ez da konturatu biltegian 20 kamiseta besterik ez daudela. Parte-hartzaileak honetaz konturatzen badira Euskal Herrian sekula ikusi ez den aulkien matxinada hasiko da. Peluchito ere batuko litzateke. Arrisku hau ekiditeko Staffaren kideek lagunak deitu dituzte kamiseten frikiak geldiarazteko. Lortuko al dute? Jokoaren helburua: Frikiak antzeslekura ez iristea eta zuk kamisetarik gabe ez gerat...
Publikatze data: 2014/07/26Eskuz egindako grafikoak dituen Runner zirraragarria! Soinu-banda bizigarria! Azken belaunaldiko soinu-efektuak! Erasotzen dizuten memesen artetik igarotzen zaren bitartean zonbiengandik ihes egin beharko duzu! Eta kontuz ibili zaitez! Meme batekin talka egiten duzun bakoitzean egoera txarrera egingo du!
Publikatze data: 2014Jokoa retro erako nabe-jokoa da, kontrolei dagokienean. Jokoa etorkizunean girotzen da; hots, 2200. urtean. Venus planetan bizi zara. Lurtarrak zure planetan indarrez sartu dira, eta konkista horretan dena suntsitu dute. Zuk, beste planeta batean oporrak igaro eta etorri ondoren, egoera ikusi eta zure herriari mendekua hartzea erabaki duzu. Zure egitekoa izango da lurreko nabe guztiak hiltzea.
Publikatze data: 2014Jolasteko bi modu daude: - “Kanpaina modua” non helburua 2 minutuz bizirik irautea da. Hauek gainditu ondoren tiro bakarra bota ahal izango duzun fasea hasten da. - “Biziraupena”: helburua ahal duzun denbora gehien bizirik irautea da. Hegalekin paretak eta oztopoak jotzen dituzunean indarra galtzen joango zara. Espazio-ontzia suntsituko da aurrez aurreko kolpe bat jasaten duenean. Bitan tiro eginez oztopoak suntsitu eta puntuak irabaziko dituzu. Jokoaren eszenak ausazko moduan sortzen dira, beraz ez dira sekula errepikatzen.
Publikatze data: 2014Testurik gabe.
Publikatze data: 2014Jokoaren helburua: jokoak duen maila bakarrean pertsonaia tirokatu eta jarraitzen duten inurri mutanteak irteten dira. Zure helburua ahalik eta inurri gehien hiltzea da.
Publikatze data: 2014Helburua: ahal duzun puntuazio altuena lortu. Puntuak eskuratzeko bolak barra eta ondoren pareta ikutu beharko du. Bizitza bat galdu egiten da bolak gune horia ikutzen duen bakoitzean. Hiru bizitzak agortzen dituzunean, partida galdu egingo duzu.
Publikatze data: 2014