Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 268

Memecalipsis now

Eskuz egindako grafikoak dituen Runner zirraragarria! Soinu-banda bizigarria! Azken belaunaldiko soinu-efektuak! Erasotzen dizuten memesen artetik igarotzen zaren bitartean zonbiengandik ihes egin beharko duzu! Eta kontuz ibili zaitez! Meme batekin talka egiten duzun bakoitzean egoera txarrera egingo du!

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Shiteroid

Jokoa retro erako nabe-jokoa da, kontrolei dagokienean. Jokoa etorkizunean girotzen da; hots, 2200. urtean. Venus planetan bizi zara. Lurtarrak zure planetan indarrez sartu dira, eta konkista horretan dena suntsitu dute. Zuk, beste planeta batean oporrak igaro eta etorri ondoren, egoera ikusi eta zure herriari mendekua hartzea erabaki duzu. Zure egitekoa izango da lurreko nabe guztiak hiltzea.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Arkade, Shoot'em up
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Death star assault

Jolasteko bi modu daude: - “Kanpaina modua” non helburua 2 minutuz bizirik irautea da. Hauek gainditu ondoren tiro bakarra bota ahal izango duzun fasea hasten da. - “Biziraupena”: helburua ahal duzun denbora gehien bizirik irautea da. Hegalekin paretak eta oztopoak jotzen dituzunean indarra galtzen joango zara.  Espazio-ontzia suntsituko da aurrez aurreko kolpe bat jasaten duenean. Bitan tiro eginez oztopoak suntsitu eta puntuak irabaziko dituzu. Jokoaren eszenak ausazko moduan sortzen dira, beraz ez dira sekula errepikatzen.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Euskal encounter - The great adventure

Testurik gabe.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Skruzd

Jokoaren helburua: jokoak duen maila bakarrean pertsonaia tirokatu eta jarraitzen duten inurri mutanteak irteten dira. Zure helburua ahalik eta inurri gehien hiltzea da.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

The core

Helburua: ahal duzun puntuazio altuena lortu. Puntuak eskuratzeko bolak barra eta ondoren pareta ikutu beharko du. Bizitza bat galdu egiten da bolak gune horia ikutzen duen bakoitzean. Hiru bizitzak agortzen dituzunean, partida galdu egingo duzu.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Brisca

Publikatze data: 1986
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Kinito Sports

Inoiz Joko Olinpiarretan parte hartu nahi izan duzu? Hau duzu zure aukera! Korrika, jauzi egin eta xabalina jaurti ezazu… Mundu guztiko jokalarien kontra lehiatu eta txapeldun bat bezala sentitu zaitez! Lehiakorra, erakargarria eta zirraragarria! Elkar zaitez Kinito Sports-ekin! Dominak irabazten hasi eta onena zarela frogatu!

Publikatze data: 2012
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Doctum

Etxe zahar bateko eraiste lanetan lurperatuta dagoen dorre arraro bat aurkitu dute. Zure jakin-minak dorrean barneratzera zaramatza eta ulertu egin duzu bertan dauden kristal handi batzuetan jakite garrantzitsua gordeta dagoela. Ezagutza honetara iristeko kristalak bereganatu beharko dituzu.  Barneratu zaitez Doctum dorrean.

Publikatze data: 1991
Joku mota: Plataforma
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

STAG3

Gehitzen dakizula pentsatzen al duzu? STAG3 zure kalkulatzeko abiadura frogatzeko balioko dizun joko matematikoa da. Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa bezalako operazio sinpleak erabiliz mailak igotzen joango zara. Hauek konplexuagoak egiten diren bitartean zure etsai gogorrena garaitu beharko duzu: denbora.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Adimena
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia