Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 116

Endless drunk

Lagundu mozkor honi etxera heltzen, gaua luzea izan baita.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 16+

Amildegitza

Anima zaitez gure bideojolas berria frogatzera! Mugi ezazu bola, gorantza eta beherantza, eskuinera eta ezkerrera, mapan agertzen diren letrak ikutzen erakusten dizugun hitza bukatzeko eta hurrengo mapara pasatzeko.  

Publikatze data: 2013
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 7+

Duck Hunt

Duck Hunt 8 biteko Nintendo klasiko zaharraren konbertsioa da. Pantailan azaltzen diren ahateei tiro egin beharko diezu. Baino desberdintasun bat dago ordea: Nintendo pistola  mitikoa erabili ordez zure behatza erabili beharko duzula ahateak ehizatzeko. Jokoa oso sinplea da: guk galdu arte txandak pasatu eta gero eta ahate gehiago hil beharko dituzu puntuazio altuagoak egin ahal izateko. Zeinen erraza, ezta?

Publikatze data: 2013
Joku mota: Tiro, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Hikaru

Hikaru, IOS eta Android plataformetarako sortutako 3D puzzle bat duzu. Hóplay, Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren hirugarren edizioan “Euskadiko joko hoberena” izendatua izan zen.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Puzzle
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

The surfing adventures of Kepa Acero, Artic melting down

Kepa Acero, oraingo honetan, bere belauntzian Artiko inguruko lurraldeetan olatu ezezagunen bila dabilela, belauntziak iceberg baten kontra jo eta uretara erortzen da., baina bere surf taulari esker kostaldera iristea lortzen du. Une horretan hasten da bideojokoa: jokalariek Keparen itsasontzia aurkitu beharko dute, baina ibilbide horretan, beroketa klimatikoaren ondorioz bertako biztanleriak pairatzen ari diren ondoriak ikusi ahal izango dituzte. Beraz, jolastu ez ezik, gizarte baten errealialitatea ezagutzeko aukera ere izango dute jokalariek. Abenturaz, esplorazioz, elkarrizketaz, objektu e...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Vals Panic

Vals publizitate-agentzian ideia bitxi bat izan genuen: gure lan prozedurak joko txiki batean bihurtzea. Eta idea honen gauzatzea oraindik bitxiagoa izan zen! 80eko hamarkadako LCD makina klasiko bat egin genuen! Jarraitu eta burutu beharreko lan prozesua ondoko hau da: Bezeroaren briefing- eta estrategiaren definizioa, aurretiazko zirriborroa, behin betiko diseinu lana eta azkenik lanaren bidalketa paperezko hegazkin polit batean. Zer eskaintzen dizu gure jokoak: - Protagonista kontrolatzeko botoi birtualak - Puntuazio maximoa gordeko dizu - Huts egin gabe 200 puntu egiten badituzu, puntuazio...

Publikatze data: 2012
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

British Bob Jumping craze!

Berriz gure artean dugu British Bob, baino oraingoan joko berri batekin dator! Pantaila bateko galleta guztiak jan, maila bukatzeko betiko telefono kabina batean sartu, euritakoa erabili erorialdi bortitzak sahiesteko, eskutaturik dauden diamanteak berreskuratu, eszenatoki desberdinetan dauden etsaiei ihes egin… Oroitzen al zara? Ba oraingo honetan gauza berri pilarekin dator: pinball elementuak eszenatokietan, :”rompe-ladrillos” genero klasikoen kutsua, ukipen-funtzioa eta azeleragailua dituen aginte intuitiboa, zu garbitzeko gogoa duten etsai berriak... Erakutsi iezaguzu z...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Arkade, Plataforma
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Mission: Euskadi

Etsaiak saihestu itzazu izar preziatuak hartzen dituzun bitartean! Zu ikutua izan gabe bost lortzen badituzu, argazki bat azalduko da. Irudi hauek eskuratzen badituzu zure bidaiaren erreportai bat osatuko duzu! Zer aurkituko duzu joko honetan: - Jolasteko bi modu desberdin. Misio moduan eszena guztiak egin ahal izango dituzu, beste moduak banan banan egiteko aukera eskaintzen dizu. - Etsai eta akzio asko dituzten sei eszenatoki desberdin! Eszena toki gehiago gehituko ditugunez egon zaitez adi iritsiko zaizkizun eguneratzeetara. - Aginte oso intuitiboak. Ez dute axola zure adin eta esperien...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Publizitate jolasa
Plataforma: PC, Android
Gomendatutako adina: Denak

Safybots polyester super robots

Uriarte Safybox metalikoak ez diren estaldurak fabrikatzen ditu. Kaxa eta armario hauek ur, elektrizitate, telekomunikazio eta gas instalazioak babesteko ezin hobeak dira. Beren produktu hoberenak gizateri osoa salbatuko duten super robots lilugarrietan bihurtu nahi dituzte. Arkade klasikoen itxura izango dute! Nahi duzun robota aukeratu eta  jokaleku desberninen barrena bidaiatu. Zure helburua mundua salbatzea da eta horretarako ingurune arriskutsuak igaro eta Metal eta Plastikozko batailoiak garaitu beharko dituzu. Safybot, kementsua izan zaitez! Zure botere eta indarra  izango dir...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Akzio-abentura, Arkade
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Social Battle

Bi edo jokalari gehiagoren artean aritzeko erronka intelektual honek zure arreta desbideratzen duten elementu bisualak alde batera uzten ditu. Honela zure benetako interesean  kontzentratu ahal izango duzu, hau da, estrategia hutsean.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia