British Bob Jumping craze!

Berriz gure artean dugu British Bob, baino oraingoan joko berri batekin dator! Pantaila bateko galleta guztiak jan, maila bukatzeko betiko telefono kabina batean sartu, euritakoa erabili erorialdi bortitzak sahiesteko, eskutaturik dauden diamanteak berreskuratu, eszenatoki desberdinetan dauden etsaiei ihes egin… Oroitzen al zara? Ba oraingo honetan gauza berri pilarekin dator: pinball elementuak eszenatokietan, :”rompe-ladrillos” genero klasikoen kutsua, ukipen-funtzioa eta azeleragailua dituen aginte intuitiboa, zu garbitzeko gogoa duten etsai berriak... Erakutsi iezaguzu zure abilezia eta Koroarekiko duzun leialtasuna! Istorioa: Kontuz! Tearen ordua iritsi da eta Lady Trudiren lapur taldeak Erresuma Batuetako galleta guztiak eraman ditu. Zer egin egoera honen aurrean? Erreginak Bobi eman dio galletak berreskuratzeko ardura. Gentleman dotore eta sinpatiko honek bere onddo-kapelua jantzita eta aterkia eskuan duela abenturari ekin dio. Berreskuratuko al ditu galleta guztiak tearen ordua iritsi baino lehen? Agian lapur taldeak beste kolpe handiago bat prestatzen ari dira: Koroaren diamanteen lapurreta adibidez? Murgildu zaitez pinball elementu eta etsai dibertigarriz beteta dagoen Londres zoragarrian!

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Arkade, Plataforma
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Relevo Videogames.

Bilbao, EspaƱa
Irudia