Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 532

Refugiatlon

Egin ihes pozilizatik paperak lortzeko. Zaindu ura bestela deshidratatua zaitezke.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Turban Flee

Iheslari bat errefuxiatuen esparru batetik ihes egiten saiatzen ari da. Ihes egiteko  mapan zabalduak dauden giltza ezberdinak bildu beharko ditu denbora agortu baino lehen. Giltzak biltzen dituen bitartean polizia atzetik du. Polizia batek ukitzen badio 20 segundo deskontatuko zaizkio. Giltza guztiak biltzen dituenean ihes egiteko atea zabalduko zaio. Item up bat bezala, objektu bat gehitu da Coran-a dena. Hori jaso eta “V” sakatzean 5 segundoko abiadura gehitzen da.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Avoid the war

Gerratik ihes egin behar duen siriar bat zara. Hori lortzeko maila ezberdinetatik pasa beharko zara askatasunera eramango zaituen paterara iritsi aurretik.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Estrategia, Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Erraldoi 2000

Erabili zure trebezia gaiztoenak Erraldoi kontrolatzeko, zure metalezko erraldoi gorrotagarria. Pilota ezazu Jendarte modernoa zeharkatzeko. Baina, kontuz! Ez da hain erraza izango eta.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Community transmission

Mezu oso garrantzitsu bat transmititu behar duzu baina horretarako, dirua behar duzu antena bat eraiki eta mezua helarazteko. Obrako atezain gisa, jendea pozik mantendu behar duzu dirua lortu ahal izateko eta zure helburua aurrera atera ahal izateko.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

404: lost data

Joko honetan Interneten zehar bidali eta galdu den BLIND datu pakete bat zara. Topatu zure hartzailea zure barneko radarra erabiliz!

Publikatze data: 2018
Joku mota: Abentura, Adimena, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

MOW - Minimal Over Wheels

Bere izenak dioen bezala, autoen joko bat da baina ez da ohiko lasterketa joko bat. Tarte batzuetan gidabaimenerako praktikak egiteko joko bat dela dirudi. Jokoan auto bat (zehatzago turismo bat) gidatzen dugu zailtasuna areagotuz doan ibilbide batzuetan zehar. Ibilbide horietan, agertzen diren trafiko-seinaleak errespetatu behar ditugu (nahiz eta hau ez izan nahitaezkoa) eta bidean azaltzen zaizkigun traba guztiekin kontuz ibili behar gara. Ibilbideetako errepideak beti bertikalak dira. Gure ibilgailua beti gorantz abiatuko da errepide ezberdinetatik (errei bakarretik bost errei izatera ar...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Simulazioa, Trebetasuna
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Teotl: rise o a God

“Teotl Rise of God” 3D-ko abentura/puzzle eta 3. pertsonako joko bat da non zure Jainko berraragiztatzearen botereak baliatu beharko dituzun eguzkia eta ilargia haien kartzeletatik ateratzeko

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

8DAYS

8Days - Bakea gure egitekoa da stick bikoitzeko shooter bat da zeinetan ezinbestekoa ez den mertzenario gisa jokatzen duzun G.O.D. Inc.-entzako (“Urrea, Petrolioa eta Diamanteak” ingelesez -  GOOD Nasdaq). G.O.D. Enpresa Militar Pribatuen sektorean munduko liderra bihurtu da, eta haren negozio nagusia, bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka eremuetara bakea eramatea da.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC, PlayStation 4 (PS4), Xbox One
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Ninja savior

“Ninja Savior”-rek erdiaroko Japoniara garamatza akzio handiko eta puzzlez beteriko arcade joko batean. Jokoan, gure protagonista bitxiak mota guztietako munstroei eta mamuei egin beharko die aurre. Japoniako Usuki herri zahar eta baketsuari buruzko istorio zahar bat dago. Gau beldurgarri batean, herria mamu eta munstro hilkor batzuek erasotua izan zen. Guztiak garaitzeko eta berriro herrira bakea ekartzeko, herritarrek Ninja Salbatzaileari deitu diote; bere inteligentzia eta borrokarako duen abileziarekin, kanpora atera, indar gaizto guztiak garaitu eta herria hondamenditik salba...

Publikatze data: 2015
Joku mota: Arkade, Puzzle, Trebetasuna
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak