Bere izenak dioen bezala, autoen joko bat da baina ez da ohiko lasterketa joko bat. Tarte batzuetan gidabaimenerako praktikak egiteko joko bat dela dirudi. Jokoan auto bat (zehatzago turismo bat) gidatzen dugu zailtasuna areagotuz doan ibilbide batzuetan zehar. Ibilbide horietan, agertzen diren trafiko-seinaleak errespetatu behar ditugu (nahiz eta hau ez izan nahitaezkoa) eta bidean azaltzen zaizkigun traba guztiekin kontuz ibili behar gara.
Ibilbideetako errepideak beti bertikalak dira. Gure ibilgailua beti gorantz abiatuko da errepide ezberdinetatik (errei bakarretik bost errei izatera arte heldu daitezke errepideak) eta mendiko pasaietatik ikusgaitasun eskaseko gau beltzetako paisaietara doazen pantaila ezberdinetan zehar ibiliko gara.
Pantaila bakoitzaren helburua sinplea da: helmugara bizirik eta ongi heltzea ahalik eta denbora gutxienean, betiere, denbora-tarte maximoa gainditu gabe.
Publikatze data: 2017
Joku mota:
Simulazioa,
Trebetasuna
Plataforma:
iTunes
Gomendatutako adina:
Denak
Lizentzia:
Copyright
Garatzaileak: Zeus Software (Raúl López).