Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 265

Community transmission

Mezu oso garrantzitsu bat transmititu behar duzu baina horretarako, dirua behar duzu antena bat eraiki eta mezua helarazteko. Obrako atezain gisa, jendea pozik mantendu behar duzu dirua lortu ahal izateko eta zure helburua aurrera atera ahal izateko.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

404: lost data

Joko honetan Interneten zehar bidali eta galdu den BLIND datu pakete bat zara. Topatu zure hartzailea zure barneko radarra erabiliz!

Publikatze data: 2018
Joku mota: Abentura, Adimena, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

MOW - Minimal Over Wheels

Bere izenak dioen bezala, autoen joko bat da baina ez da ohiko lasterketa joko bat. Tarte batzuetan gidabaimenerako praktikak egiteko joko bat dela dirudi. Jokoan auto bat (zehatzago turismo bat) gidatzen dugu zailtasuna areagotuz doan ibilbide batzuetan zehar. Ibilbide horietan, agertzen diren trafiko-seinaleak errespetatu behar ditugu (nahiz eta hau ez izan nahitaezkoa) eta bidean azaltzen zaizkigun traba guztiekin kontuz ibili behar gara. Ibilbideetako errepideak beti bertikalak dira. Gure ibilgailua beti gorantz abiatuko da errepide ezberdinetatik (errei bakarretik bost errei izatera ar...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Simulazioa, Trebetasuna
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Teotl: rise o a God

“Teotl Rise of God” 3D-ko abentura/puzzle eta 3. pertsonako joko bat da non zure Jainko berraragiztatzearen botereak baliatu beharko dituzun eguzkia eta ilargia haien kartzeletatik ateratzeko

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Ninja savior

“Ninja Savior”-rek erdiaroko Japoniara garamatza akzio handiko eta puzzlez beteriko arcade joko batean. Jokoan, gure protagonista bitxiak mota guztietako munstroei eta mamuei egin beharko die aurre. Japoniako Usuki herri zahar eta baketsuari buruzko istorio zahar bat dago. Gau beldurgarri batean, herria mamu eta munstro hilkor batzuek erasotua izan zen. Guztiak garaitzeko eta berriro herrira bakea ekartzeko, herritarrek Ninja Salbatzaileari deitu diote; bere inteligentzia eta borrokarako duen abileziarekin, kanpora atera, indar gaizto guztiak garaitu eta herria hondamenditik salba...

Publikatze data: 2015
Joku mota: Arkade, Puzzle, Trebetasuna
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Unforgiven VR

Unforgiven  benetako western duelu baten emozio eta tentsioa sentiarazten dizkizun VR joko bat da. Lehiatu zaitez beste jokalari baten aurka milisegundo batek nor bizi eta nor hiltzen den erabaki dezakeen abentura batean…

Publikatze data: 2018
Joku mota: Akzio-abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Stoneheart

StoneHeart  tiro-joko batean oinarrituta dagoen 2D-ko plataforma da. Jokoan jokalariak maila bakoitzean aurkezten zaizkion arriskuei aurre egin behar die dituen gezi ezberdinak baliatuz.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Dynasty Feud

Dynasti Feud plataforma ugaridun bazter-nahasle frenetiko bat da, lehiakorra eta taldeka jolasten dena (2-4 jokalari talde bakoitzeko). Lekuan edo online jokatu daiteke. Erakutsi zure gaitasunak jokoan ageri diren 40 pertsonaiekin, kolpe bakarreko heriotzekin, borrokatzeko mila modurekin eta estilo handiarekin.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Brain trap

Zenbait lagunek galdetu izan didate ea atzera itzultzea posible den; baina ez, gure pertsonaia aurrerantz doa, gora igo, tranpak eta ateak aktibatu, bideak zabaldu… zure arreta guztia behar du, bestela, ezinbestean hilda amaituko duzu (ez da bug bat, zu zara trabatuta amaituko duena, beraz, gauzak bi aldiz pentsatu behar dira). Pertsonaia kontrolatzeko bi botoi erraz ditugu: salto egin, mugitzeko, edota buruaz beste egiteko, zeren eta gaizki edo blokeatuta amaituko baduzu… hobe denbora aurreztu. Akatsa egin duzun lekutik apur bat lehenagoko kontrol-puntu batean agertuko zara berr...

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

You BALLStards!

Bi jokalarirentzako pentsatuta dagoen joko lehiakor bat da, bat baten aurka, eta ordenagailu bakar batean jolasten dena. Elektrizitate-sare baten gainean salto egitean datza jokoak, erortzen zaren bakoitzean uhinak sortzen dituzularik. Zure aurkariak berdina egin behar du eta, bietako bat sortutako uhinetako batek harrapatzen badu, kolpe bat galtzen du. 3 kolperekin bizia galtzen duzu, 6 bizi galtzerakoan jokoa galtzen duzu! Gainera, jokalarietako bat hiltzen den bakoitzean jokoan mailaz aldatzen da dibertsio amaigabe bat ziurtatuz (edo behintzat 10 minututako dibertsioa). Hauek dira jolasteko...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak