Bi jokalarirentzako pentsatuta dagoen joko lehiakor bat da, bat baten aurka, eta ordenagailu bakar batean jolasten dena. Elektrizitate-sare baten gainean salto egitean datza jokoak, erortzen zaren bakoitzean uhinak sortzen dituzularik. Zure aurkariak berdina egin behar du eta, bietako bat sortutako uhinetako batek harrapatzen badu, kolpe bat galtzen du. 3 kolperekin bizia galtzen duzu, 6 bizi galtzerakoan jokoa galtzen duzu! Gainera, jokalarietako bat hiltzen den bakoitzean jokoan mailaz aldatzen da dibertsio amaigabe bat ziurtatuz (edo behintzat 10 minututako dibertsioa). Hauek dira jolasteko kontrolak: Lehenengo jokalariak (jokalari urdinak); mugitzeko WASD erabili behar du eta salto egiteko Space edo Tab - Bigarren jokalariak (gorriak), mugitzeko geziak erabili behar ditu eta salto egiteko Enter. Menutik eta kredituetatik jarraitu dezakezu Enter edo Space erabiliz - Ateratzeko Escape tekla erabili. USB sarrera duten mando erregularrak onartzen ditu, biak (kontrol joystick analogikoa eta d-pad) mugimenduak kontrolatzeko eta A (sakoneko botoia) salto egiteko.
Publikatze data: 2017
Joku mota:
Trebetasuna
Plataforma:
PC
Gomendatutako adina:
Denak
Lizentzia:
Copyright
Topaketa:
Global Game Jam 2017 Iruña
Programazioa: Iris Dominguez
Diseinua: Candela Elias
Musika: David KBD & Ion Huarte
Godot engine