Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 99

Euskal Encounter olinpiadak

Euskal Encounteren egiten diren jardueretan inspiraturiko eta hiru minijokoek  osatzen duten jokoa duzue hau. Zaku-lasterketa: pantailaren alde batetik bestera joan behar da. Barra bati esker jokalariak bulkada neurtu eta salto eginez aurreratzea lortuko du. CD jaurtiketa: Hutsegite marrera iritsi baino lehenago CD-a  jaurti behar da eta urrunen jaurkitzen duenak irabazten du. Hack-it: pantailan azaltzen diren botoiak sakatuz hack-it barra osatu beharko duzu. Gainera, bi joko-modu desberdin ditu: indibiduala, non dauden hiru probetatik bat aukeratu dezakezu; eta txapelketa modua, non...

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Xcube 3d

Jokalari bakoitzak koloretako kuboak jaso eta pantailako behe partean kokatuko ditu.  Noizean behin jokalariak kubo lehergarria jasotzen du ere. Azken hau  jokalariak kokatzen duenetik 10 segundo behar ditu aktibatua izateko. Aktibatuta daudenean eztanda egiten dute goian, behean, eskuinean edo ezkerrean kolore bereko kuboa topatzen badute. Eztandak inguruko kubo guztiak kolore berekoak bihurtuko ditu. Suntsitutako kuboak lehiakideari transferituak izateko zenbatu egiten dira. Kuboak suntsitzen diren bakoitzean tenporizadorea martxan jartzen da. Denbora bukatu baino lehenago kubo geh...

Publikatze data: 2011
Joku mota: Puzzle, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Angry sceners

Joku honetan irabazle irteteko Euskal Encounter-eko maskota gure etsai maltzurren aurka jaurti behar dugu, eta horrela beharrezko “FUAAA” lortzea irabazle irteteko. Horretarako, gure behatzen abilezia eta androideko pantaila ukigarria erabili beharko dugu.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Glorified asteroids

Egia esan eskolarako egin behar izan nuen proiektu tuntun bat besterik ez da. Ez nuen debora gehiegirik behar izan, gau gutxi batzuk  besterik ez. Azkeneko egunean Gloriefieden bertsio berri batean lanean hasi nintzen. Joko bat hasieratik kodifikatzea aldaketak egitea baino errazagoa zela pentsatu nuen. Zergatik izango da? Agian emaitza ez zaidalako hainbeste axola. Fisikarengatik motela da. Ez dakit zergatik, baino O (n^ N ) hackeo bat egin behar izan nuen. Edonola ere, 10 segundo baino gehiago jokatzen baduzu garaipen bat da niretzat.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Pongakra

Pong eta Arkanoid joko klasikoak nahastuz sortu da Pongakra.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Aizoku

Aizoku sukodu klasikoaren antzeko jokoa duzu, eta dituen desberdintasunak askoz ere atseginagoa eta originalagoa egiten dute.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

ZX meat boy

Super Meat Boy-aren pertsonai eta istorioan oinarritutako bideojokoa. "Endless runner” honetan  Fetus doktoreak Bandage Girl preso hartu du eta zuk askatu ahal izateko zerrak saihestu beharko dituzu.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Mr.Tie

Gure protagonistak bere subkontzienterako bidaia egingo du. Bere buruan barrendu ahala gainditu beharreko zailtasunak eta erronkak handitzen joango dira. Erronka plataforma non maila bakoitza gainditu beharreko zailtasun berri bat da.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Azzurro 8-bit Jam

Ez al duzu oraindik ezagutzen Azzurro rock pub-a? Rock musika, bideoak… Gaupasa egiteko leku ezin hobea! Ah, eta bertan  inoiz ahaztuko ez duzun zurrutero txapelketa ospatzen da. Zeinek edango du gehien eta zehaztazun handiagoarekin? Gainontzeko parte-hartzaileen erritmoa jarraitzeko eta aurretik adierazita dagoen kolore sekuentzia edateko gai izango al zara? Bihurtu zaitez Azzurroko 8-bit Jam gau rockeroko errege! Momentua iritsi da. Zure Metalaren zentzumen guztiak jarri itzazu bizkortasun mentalaren eta abiaduraren zerbitzura! Erronka bakoitzaren hasieran kolore sekuentzia bat p...

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 16+

Kar Snatchers

Berdin zaizkizu argi-urteetan neurtzen diren distantzia eta lurraren atmosfera arraroa. Era berean berdin zaizu bidaia hirugarren belaunaldiko OHE batean egin beharra. Eragozpen guzti hauen gainetik argi duzu Unibertsoko automobil gune hoberenera iritsi, han aurkituko dituzun kotxe guztiak bereganatu eta zure planetara itzuli nahi duzula. Kontzesionarioaren gainetik hegan egin eta ahal duzun kotxe guztiez jabetu zaitez. Baino kontuz ibili zaitez! Zu bezalako martetar lapurrek erraza eduki ez dezaten martetarren kontrako minak jarri dituzte nonahi. Egin beharreko gainerakoak ez dira oso zailak,...

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak