Euskal Encounter olinpiadak

Euskal Encounteren egiten diren jardueretan inspiraturiko eta hiru minijokoek  osatzen duten jokoa duzue hau. Zaku-lasterketa: pantailaren alde batetik bestera joan behar da. Barra bati esker jokalariak bulkada neurtu eta salto eginez aurreratzea lortuko du. CD jaurtiketa: Hutsegite marrera iritsi baino lehenago CD-a  jaurti behar da eta urrunen jaurkitzen duenak irabazten du. Hack-it: pantailan azaltzen diren botoiak sakatuz hack-it barra osatu beharko duzu. Gainera, bi joko-modu desberdin ditu: indibiduala, non dauden hiru probetatik bat aukeratu dezakezu; eta txapelketa modua, non proba guztiak bata bestearen ondoren bete beharko dituzu. Gutxienez bi eta gehienez lau jokalariek aldi berean jolastu dezakete. Teklatua edo  agintea aukeratu beharko duzu jokoa kontrolatzeko. Hauetako dispositibo bat ordenagailura konektatzen duzunean, lehenetsi egingo da. Hack-it jokoa Xbox aginteekin soilik jolastu daiteke, hortaz ordenagailura konektatzen dituzun Xbox aginteek jokalari kopurua mugatzen du. Txapelketa modua aukeratu  eta aginteak baino jokalari gehiago baldin badaude automatikoki hurrengo probara pasako da.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: CC (by-nc-nd)
Topaketa: Euskal Encounter 19

Kredituak

Grupo Sinfonier:

Ander "Gotech" Arambarri.
Gorka "Gollumiko" Urkiola.
Jon Latxiondo.

BEC (BILBAO EXIBITION CENTRE), Calle el Retiro, Baracaldo, EspaƱa
Irudia