Jokalari bakoitzak koloretako kuboak jaso eta pantailako behe partean kokatuko ditu. Noizean behin jokalariak kubo lehergarria jasotzen du ere. Azken hau jokalariak kokatzen duenetik 10 segundo behar ditu aktibatua izateko. Aktibatuta daudenean eztanda egiten dute goian, behean, eskuinean edo ezkerrean kolore bereko kuboa topatzen badute. Eztandak inguruko kubo guztiak kolore berekoak bihurtuko ditu. Suntsitutako kuboak lehiakideari transferituak izateko zenbatu egiten dira. Kuboak suntsitzen diren bakoitzean tenporizadorea martxan jartzen da. Denbora bukatu baino lehenago kubo gehiago lehertzen badira biderkatzailea areagotzen da. Biderkatzaileak erabakitzen du jokalariak suntsitzen duen kubo bakoitzeko lehiakideak zenbat hartu beharko dituen. Jokalari batek kuboak jartzeko leku gehiagorik ez duenean edo kubo bat joko eremuaren gainean jartzen duenean, jokoa bukatu egiten da.
Publikatze data: 2011
Joku mota:
Puzzle,
Trebetasuna
Plataforma:
PC
Gomendatutako adina:
Denak
Lizentzia:
CC (by-nc-nd)
Topaketa:
Euskal Encounter 19
Ángel Aguinaga.