Jolas hau GMTK Game Jam 2021erako sortu zuen Ibai Aizpuruak (kodea, jokoaren diseinua, grafikoak, soinuak eta musika). Bildu itzazu izaki arroxak indar horiaren aurka borrokatzeko zure idazmahaiaren erosotasunetik. Arroxa Stop motionen sortutako ekintza-jolas bat da, artisau-materialekin eta umore handiarekin egina. Construct 3 erabili zen joko hau sortzeko. Arroxak 30. postua lortu zuen maila orokorrean eta 16. postua GMTK Game Jam 2021eko aurkezpen-kategorian, 5883 jokotik. Ez dago batere gaizki!
Publikatze data: 2021AEBetako kamioi ospetsuekin esperimentatuko duzu eta hainbat karga eramango dituzu Kalifornia eguzkitsuan, Nevadako harean eta Arizonako arroila Handian zehar. American Truck Simulator konpainiak bidaia bat egingo du Ameriketako Estatu Batuetan oso ezagunak diren paisaia harrigarrietan eta bertako erreferentzia-lekuetan barrena.
Publikatze data: 2016Bizitza berri bat ageri zen gure artera.... Planeta berria, hiri berria... Baina erasotuak izan ginen... Eta gurasoak hil zizkiguten. Zorionez Xanderrek jaso zigun. Urte hauk guztiak entrenatzen pasa ditugu, ikasten, hoberenak izatearen helburu bakarrarekin: MENDEKUA Space Revenge akzioa-esplorazioko jolasa da. Egon zaitez prest etsairen basearen auka jotzeko eta hainbeste desiratutako mendekua lortzeko. Goiko perpesktibarekin (top-down), kontrol bikoitzak, joystick bat apuntatzeko eta beste bat mugitzeko, sci-fi giroa eta jolasaren tentsioa barruraino sartzen den soinu banda.
Publikatze data: 20200 A.D. ("zero-ey-dee" ahoskatua), gaur egun Wildfire Jokoen garapenaren menpe dagoen "Real Time Strategy" (RTS) joko libre eta oparoa da. Antzinako zibilizazio baten burua zaren aldetik, behar dituzun baliabideak bildu behar dituzu indar militar bat jaso eta etsaiak menderatzeko. Historia zurea da. K.o. 0 urtea garai bat da, inoiz existitu ez dena: ohiko egutegia, K.a.1 urtetik, K.o.1 urtera doa, eta 0 urtea salto egiten da. Honek jokoaren fikzio historikoa islatzen du: nork irabaziko zukeen fakzio guztiak bata bestearen aurka jarriko balira?
Publikatze data: 2018Delta Squad eskola zaharreko arkade jolasa da, 90eko hamarkadako momentuak bueltan ekartzeko prest, baina itsura bisuala modernoagoa eta garai berrietara egokitua. FullBlast-en jasandako inbasioaren ondoren, gure heroiek merezitako atsedena hartu dute. Baina dibertsioa ez da inoiz iraunkorra, eta Rumanovsky jeneralaren indarrek gizateriarekin amaitzeko gai den birus hilgarria kontrolatu nahi dute. Eta hau ezin da Delta taldearen zaintzapean gertatu! Haiek arduratuko dira Rumanovskyren planak geldiarazteaz mundua menderatzeko! Norbanako jolasa edo 4 lagunekin tokiko jolas kooperatibo modu...
Publikatze data: 2019Robotak desmuntatu eta konpondu kolore egokiarekin!
Publikatze data: 2020Urte asko elkar ikusi gabe igaro ondoren, berriz ere Danaerekin egiten dugu topo. Berarekin gure bizitzako abenturak eduki genituen eta horiek pertsona bezala egin eta aldatu ziguten. Berriz ere gure artean dugula, garai bateko oroitzapenak datozkigu gogora eta gure buruari galdetzen diogu….Pena merezi al du berriz saiatzea? Remedium eleberri bisuala da eta bertan altuak, baxuak eta igarotako harreman bateko ziurgabetasunak aztertzen ditu. Denbora laburrez, fantasiazko mundu batean murgiltzen gara eta hartzen ditugun erabakiak Danaerekin dugun erlazioan eragina izango du. Zerk egiten du...
Publikatze data: 2020Jolasaren helburua da fobiak dauzkaten gaixoei laguntza ematea. Horretarako gaixoaren buruan sartu beharko zara arazoaren errora iritsi ahal izateko.
Publikatze data: 2020Zabortegi batean harrapatuta dago errobot bat eta helburua matxuratuak dauden lankideak konpontzea da. Bitartean, segurtasunetik ihes egiten saiatzen da, inguruak patruilatzen dituzten dronetatik, fokuetatik eta segurtasun-zaintzaileetatik datorren argia saihestuz.
Publikatze data: 2020Inork ez daki yankiek baino hobeto mundua nola konpondu. Jolas hau hortan datza.
Publikatze data: 2020