Figment akziozko abentura klasikoa da. Eskuz marraztutako eta margotutako mundu erabat surrealista eta koloretsuan murgilduko gara, betiere musika eta umorea presente daudelarik.
Publikatze data: 2017Arimen Gaua da, eta herriko biztanle guztiek beraien izaki mitologiko gogokoenetan bilakatu nahi dute. Horregatik, zure edabe dendara datozte, baina ez zara edabeak saltzen dituen bakarra. Zure lana gaizki egiten baduzu edo denbora asko itxaroten badute, beste dendetara joango dira denak! TUTORIAL: - Klik egin edabeen liburuan errezetak ikusteko, eta horren orrialdeetan hauen artean pasatzeko - Arrastratu ingredienteak pertziara, eta klik egin pertzian edukia nahasteko - Arrastratu edabea bezeroari emateko - Saiatu ahal den edabe gehienak saltzen! (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2023Etorri eta elkartu azenario guztiak! Ezagutu Zuri Untxia, Jolastu eta saiatu errekorra lortzen Endless Runner jokoa 48 ordu baino gutxiagoan 2 laguneko talde batekin egina. Eraldaketa da jokatu ahala hobetzen joatea. (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2023Nazka I. Euskal Game Jam-en egindako plataformako joko nazkagarria da. Muzkiztatu dena eta gorputz adarrak topatu gorputz berri bat osatzeko! (Jatorrizkoa)
Publikatze data: 2023Minit hirurogei segundoko dosian jokatzen den abentura bitxia da.
Publikatze data: 2018Ikku mendi gailurrera iritsi eta iparraldeko argiak ikusteko ametsa betetzen ari den bitartean, izotz-aro batek uhartea mehatxatu eta parean aurkitzen den guztia izozten du. Anyu izeneko antzinako zibilizazio bateko lagun berrien laguntzarekin, Ikkuk suntsipenaren aurka borrokatuko du datorren artiko hau gailentzeko asmoz.
Publikatze data: 2023Txori pixelatu batek gainditu behar dituen erronken inguruko jokoa. Igo, ibili, eta hegan egin Picohalcon Probintzia Parkeko mendiko paisaia lasaietan zehar gailurrerako bidean.
Publikatze data: 2019Powa izeneko izakitxoa kontrolatuko dugu: bere jaioterriko gaitza osatzeko beharrezkoa duen sendabelarra aurkitu du abentura luze baten ostean, eta etxerako bidean lagunduko diogu. Lau mundu —eta gehiago— zeharkatu eta garaitu beharko ditu Powak lorearen bila. Jauzika ariko gara gehienbat, baina arerioak burbuila erasoarekin garaitzen eta erronkak gainditzen ere ibiliko da izakitxoa. Mundu bakoitzaren amaieran, izan behar den moduan, buruzagi arriskutsuei aurre egin beharko diegu.
Publikatze data: 2020The Five Convensen Gaartheko lurretara bidaiatuko dute abenturazaleek. Erreinu honetan azti eta sorginen bost familia bizi dira; bakoitzak bere ahalmen eta aztikeria propioak erabiltzen ditu. Brenda deitutako sorgin gaztea izango da jokoaren protagonista.
Publikatze data: 2021Ofelia gaztearen pausoak jarraituko ditugu Ciao Nonnan. Bere amona zendu da, eta senide maitea agurtzeko bere jaioterrira, Tor Marinara, itzuliko da. Betidanik gorrotatu izan duen tokia da hiria; halere, abenturan aspaldiko lagunekin zein senideekin eta bizilagun berriekin harremanak berpizten ariko gara.
Publikatze data: 2020