Istorio batek kontatzen du antzinako Hyoth herrialdeko erregeek sorgindutako koro bat zeramatela eta errege izateko gaitasuna koro honi esker bereganatzen zutela. Behin batean erret aholkulari zitalak botere guztia beretzat eskuratu nahian, bere sikarioetako bat bidali zuen koroa lapurtzera. Azken honek aholkulariaren esanei entzungor eginez koroa buruan jarri zuen. Koroa ez zegoen gustura egoera berri honekin, bere nagusi berria hutsaren pare zela uste bait zuen. Zeharo haserretuta sikarioa madarikatu, bere gorputza urre txanponetan bihurtu eta laster gaizkilearen emaztea izango zena izoztu e...
Publikatze data: 2009Kaoren laguna pelikanoen uhartean dago bahituta!! Zure misioa: Kaori laguntzea Tximista salbatzen. Abentura ikaragarriak biziko dituzu: munstroen aurka jardun, hegazkinekin batailatu, puzzleak osatu, errealitate birtualaren simulagailuetan irudikatutako lasterketak egin, adimen artifizaldun etsaiekin borrokatu, parapentearekin hegan egin, itsas lasterketan lehiatu... aukera aparta hainbat abentura bizitzeko.
Publikatze data: 2007Istorioa Parisen gertatzen da, 1628. urtean. Xavier kondeak eta Orsini haren laguntzaile maltzurrak D’Artagnan, Aramis eta Athos mosketariak bahitu dituzte eta gaztelu sekretu batera eraman dituzte, Frantziako koroa menderatzeko asmoarekin. Jokalariaren eginkizuna izango da Porthos mosketariari laguntzea haren lagunak salbatzen. Horretarako, berrehun eremutatik baino gehiagotatik igaro beharko du Porthosek: baso zabartsuetatik, ikaragarrizko gazteluetatik, ziega ilun eta hezeetatik... Eremu horietan guztietan, gainera, ezusteko oztopoei egin beharko die aurre: salto egin beharko du, zain...
Publikatze data: 2006Abentura ikusgarri honetan, euskara, matematika eta inguruaren azguerari buruzko hainbat jarduera integratu dira, eta ariketei irtenbide egokia aurkitu behar zaie jokoan aurrera egiteko. Jolastuz ikasteko aukera paregabea.
Publikatze data: 2008Armixek basoko erleei lagundu nahi die, eztia lapurtu diena harrapatzen. Izan Armix 21 eszenatokien zehar eta aurkitu erruduna.
Publikatze data: 2007Zornotzako gazte batek, Markus, irakurtzen ari den komikiaren orrietara trasladatua izan da. Argi pistola batekin eta bere buru-azkartasunarekin misio zail bat hasi behar du: iluntasunean murgildu itzal-monstruekin bukatzeko eta Ureshi erreskatatzeko. Horrela bakarrik ahalko du herriari argia bueltatzea.
Publikatze data: 2013Kinito Ninja abiadura handiko alboko mugimendua duen akziozko abentura da. Jokalariaren helburua oso sinplea da: oztopoak saihestu, etsaiak sastatu eta ahalik eta altxor gehien eskuratu. Bere erakargarritasunak menpekotasun handia sorraraziko dizu. Nola egin kontra bere grafiko eta animazio zoragarriei? Ezinezkoa da. Gainera ez duzu zertan aurre definitutako pertsonai bat aukeratu behar. Nahi izan ezkero maiteminduta dagoen samurai afrikarra izan zintezke edo geisha gerlari azkarra. Zuk zeuk aukeratu! Oso intuitiboa eta erraza denez edonork gozatu dezakeen jolasa duzu aurrean. Pertsonaiak aut...
Publikatze data: 2012/04/25Alicen eskutik aurkitu ezazu fantasia mundu bat non jokalariak bere beldurrei aurre egin beharko dien. Gezurra, inbidia, nagitasuna... presarik gabe jolasean aritzeko, irudi ederrenekin gozatzeko eta Vetusta Morla taldeak espresuki sortutako soinu bandaz gozatzeko jolasa.
Publikatze data: 2013