Subacuatic

Erraza eta dibertigarria den esplorazio joko laberintikoa non itsasoak dituen arriskuei aurre egin beharko diezu. Bere grafiko xelebre, musika itsaskor eta diseinu bikainei esker, subacuatic harrapatuko zaituen joko liluragarria duzu. Itsas hondoan barreiatuak dauden lau objektu jaso eta guztiak lortzen dituzunean txalupara igotzea da zure helburua. Kontuz ibili zaitez eta ez itzazu ikutu aurkituko dituzun landare eta animaliak. Egiten baduzu oxigeno botila agortu egingo da! Zure lana burutzeko ur azpian denbora asko igaro beharko duzu eta oxigenorik gabe geratzen bazara, zer egingo duzu? Botila betetzeko zure bidean aurkituko dituzun burbuilak jaso ala itsas azalera igo zaitez. Zure etsaiak diren animali eta landareen kontra egiteko arpoiak dituzu baino hauek ere urriak dira. Berreskuratu behar dituzun lau objektuetako bat eskuratzen duzunean arpoi gehiago lortuko dituzu.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Relevo Videogames.

Bilbao, EspaƱa