Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 128

Kondaira borobila

Herrian heroi berri bat dagoela diozte zurrumurruak... Hala izanezkero ospea hainbeste gustoko ez duen izaki borobil bati tokatu dio. Zer egingo du gure lagunak?

Publikatze data: 2024
Joku mota: Abentura, Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 10+

Loop

Erroreak: sensibilidadea ez baldin badauka pertsonaiak TAB sakatu aldatzeko. Bigarre pantailako 3garren jokoak ez du funtzionatzen. -Mikroskopiora sartzean nivelak ordenean pasatu behar dira, goi-eskubi, goi-ezker, behean. Hirurak pasatzean mikroskopioari zoom gehiago egin dezakezu desblokeatzeko.  Bigarren Jokoak, Hashi joko japoniarraren erregela berberak ditu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2024
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 10+
Irudia

Figment

Figment akziozko abentura klasikoa da. Eskuz marraztutako eta margotutako mundu erabat surrealista eta koloretsuan murgilduko gara, betiere musika eta umorea presente daudelarik.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura
Plataforma: Nintendo Switch, PC W, PlayStation 4 (PS4), Xbox One
Gomendatutako adina: 10+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra

Arimen Gaua

Arimen Gaua da, eta herriko biztanle guztiek beraien izaki mitologiko gogokoenetan bilakatu nahi dute. Horregatik, zure edabe dendara datozte, baina ez zara edabeak saltzen dituen bakarra. Zure lana gaizki egiten baduzu edo denbora asko itxaroten badute, beste dendetara joango dira denak! TUTORIAL: - Klik egin edabeen liburuan errezetak ikusteko, eta horren orrialdeetan hauen artean pasatzeko - Arrastratu ingredienteak pertziara, eta klik egin pertzian edukia nahasteko - Arrastratu edabea bezeroari emateko - Saiatu ahal den edabe gehienak saltzen!   (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2023
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa, Simulazioa
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: Denak

Azenarioa abentura

Etorri eta elkartu azenario guztiak! Ezagutu Zuri Untxia, Jolastu eta saiatu errekorra lortzen Endless Runner jokoa 48 ordu baino gutxiagoan 2 laguneko talde batekin egina. Eraldaketa da jokatu ahala hobetzen joatea. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2023
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak

Nazka

Nazka I. Euskal Game Jam-en egindako plataformako joko nazkagarria da. Muzkiztatu dena eta gorputz adarrak topatu gorputz berri bat osatzeko! (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2023
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: Denak

Minit

Minit hirurogei segundoko dosian jokatzen den abentura bitxia da.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Abentura, Indie, Puzzle
Plataforma: Linux, Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Anyu

Ikku mendi gailurrera iritsi eta iparraldeko argiak ikusteko ametsa betetzen ari den bitartean, izotz-aro batek uhartea mehatxatu eta parean aurkitzen den guztia izozten du. Anyu izeneko antzinako zibilizazio bateko lagun berrien laguntzarekin, Ikkuk suntsipenaren aurka borrokatuko du datorren artiko hau gailentzeko asmoz.

Publikatze data: 2023
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Ibilaldi Laburra

Txori pixelatu batek gainditu behar dituen erronken inguruko jokoa. Igo, ibili, eta hegan egin Picohalcon Probintzia Parkeko mendiko paisaia lasaietan zehar gailurrerako bidean.  

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, Nintendo Switch, PC W, PlayStation 4 (PS4), Steam, Xbox One
Gomendatutako adina: 12+

Powa!

Powa izeneko izakitxoa kontrolatuko dugu: bere jaioterriko gaitza osatzeko beharrezkoa duen sendabelarra aurkitu du abentura luze baten ostean, eta etxerako bidean lagunduko diogu. Lau mundu —eta gehiago— zeharkatu eta garaitu beharko ditu Powak lorearen bila. Jauzika ariko gara gehienbat, baina arerioak burbuila erasoarekin garaitzen eta erronkak gainditzen ere ibiliko da izakitxoa. Mundu bakoitzaren amaieran, izan behar den moduan, buruzagi arriskutsuei aurre egin beharko diegu.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Game Boy, Game Boy Color, PC
Gomendatutako adina: Denak