Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 550

Irauntxoak III - Eta ura

Helburua: gure etxean jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan uraren aurreztea eta erabilera arduratsua dira jorratutako gaiak. Ezaugarriak: bideojokoak 6 proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.

Publikatze data: 2009
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Irauntxoak II - Hondakinen aurka

Helburua: gure etxean jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan etxeko hondakinen murrizketa eta birziklatzea dira jorratutako gaiak. Ezaugarriak: bideojokoak 8 proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Irauntxoak I - Energia aurreztuz

Jokoaren helburua: gure etxean jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan energia aurreztea da jorratutako gaia. Ezaugarriak: bideojokoak bederatzi proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Prevención de riesgos laborales

Joko serio eta simulagailuen bidez laneko arriskuen prebentzioa modu seguruan praktikatu daiteke. Hauei esker langile baten lan baldintza errealen erreprodukzio fidela egin daiteke. 3D eszenatokiek errealismo handiko edozein instalazio eta lan prozesuen erreprodukzioa lortzen dituzte.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Kiribil

Simulagailu honi esker ekintzaileek enpresa bat sortzerakoan behar duten laguntza jasoko dute. Jokolariek marketing-a, enpresen finantzak, kontsumo masiborako produkzio prozesuak eta beste kontzeptu asko landu ahal izango dituzte.  2011ko Euskal Herriko hezkuntzarako bideojoko hoberenaren saria jaso zuen.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

ePlant

Simulagailu didaktiko hau Tecnun-erako (Nafarroako Unibertsitatea) garatu zuten. Berari esker ikasleek kontzeptu guzti hauek ikasiko dituzte: aktiboen operazio eta mantenua, kontrol ekonomikoa, talde-lana, lidergoa eta gatazken ebazpena. Zure helburua fabrika bat kudeatzea izango da, bertan ekoiztutako produktuen salmentari esker ahal duzun diru sarrera handiena lortuz eta zure osasuna zainduz.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

ZX meat boy

Super Meat Boy-aren pertsonai eta istorioan oinarritutako bideojokoa. "Endless runner” honetan  Fetus doktoreak Bandage Girl preso hartu du eta zuk askatu ahal izateko zerrak saihestu beharko dituzu.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Wisdom

Gure protagonistak beste mundu baterako bidaia dimensionalari ekin dio ezagueraren bila. Baina iritsi bezain laster erroi-saldo forma hartu duen indar ilun batek erasotzen du. Jokoa “shoot em up" bat da eta zuk jaurtigai magiko batzuekin gure etsaiei aurre egin beharko diezu.

Publikatze data: 01-07-2012
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

The subject

Gela-labirinto batean giltzaperatuta esnatu zara. Gela bakoitzean dauden aztarnak dira bidea aurkitzeko duzun laguntza bakarra. Abentura-puzlea non zure eginkizuna ihes egin beharko duen pertsonai bat maneiatzea da.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Powders

Proiektu honen ideia, gela batean kokatutako etsaiak xurgatze-makina antzeko bat erabiliz suntsitzean datza. Jokuaren izenak eta etsaien itxurak ideia hontan dute beren jatorria: Nire bizilagun Totoro filmako Hautsaren iratsoa.

Publikatze data: 27-05-2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia