Erabat mozkortuta zaude eta alkoholarekiko duzun menpekotasuna handitzen doa egunez egun. Alkohol maila gutxitzeko eta erremediorik gabeko zerbait egin baino lehen neurriak hartu beharko dituzu, baino zure egoera hain da txarra objektuen silueta besterik ez dituzuela ikusten. Koma etilikoan sartu baino lehen joan zaitez etxera!
Publikatze data: 2014-01-26Abentura grafiko baten itxura duten minijokoak dira, non aita eta seme baten istorioa esplikatzen den. ' A' eta ' D' teklekin aita mugitu ahal izango duzu, 'E' teklari esker ingurumenarekin interaktuatuko duzu.
Publikatze data: 2014-01-26Zer gertatu zen dendan? Ni haurrei besarkadak eta gozokiak eman besterik ez nintzen egiten ari...
Publikatze data: 2014-01-26Arazo handiak dituen pertsona batek mundua ikusteko era aztertzen dugunean, honek terapia jarraitzeko duen modua ulertu dezakegu. Rochach-i esker aintzat hartuko dugu nola pertsona hauek irudimena aske utzi eta iluntasunetik ihes egiten duten.
Publikatze data: 2014-01-26Informe Ypsilon abentura grafikoan jokalariak Inspector Dannerren papera egingo du eta Gioconda zeinek lapurtu duen ikertu beharko du.
Publikatze data: 2014-01-26Bi dimensioetan eta alboko mugimendua duen esperientzia interaktiboa duzu begien aurrean. Norabide teklekin mugituko zara pantailan zehar. Ez du axola zer ikusi edo entzuten duzun, ezta zer gurutzatzen zaizun bidean ere, zuk aurrera jarraitu.
Publikatze data: 2014-01-26Zure etxean lotan daude eta zuk dirua behar duzu festa batera joateko. Aurkitu ezazu dirua zure etxeko gela ilunetan zehar, baino ez baduzu harrapatuta izan nahi isilik ibili beharko duzu. Zure bihotz taupaden laguntza izango duzu etxe ilunaren barrena orientatu ahal izateko. Bide okerretik bazoaz taupadak azkartuko dira eta harrapatuta izateko zorian egongo zara. Nola jolasten da: erabili ezazu sagua pantailan zehar mugitzeko. Objektu bat jotzen baduzu zigortua izango zara. Zure aurrean azalduko zaizkizun objektuak erabili ahal izateko egin klik saguaren ezkerreko botoian. Dirua edo ate bat...
Publikatze data: 2013-01-27Jokoaren helburua bihotzak behar duen odol kopurua eramatea da. Jokolaria nano-bot bat da eta bere egin beharra oxigenoa eta zelula gorriak eta txuriak bihotzera eramatea da. Aldi berean birusak eta bakterioak saihestu eta eskuinean eta ezkerrean dituzun objektuak hartu beharko ditu. Jokoaren bukaeran eskatu zaion odol kopurua lortu badu, irabazi egingo du, baino ez bada iristen edo pasa egiten bada, galdu egingo du. Bakterioek odol kopurua gutxitu egiten dute eta birusek nano-botaren portaera aldatzen dute.
Publikatze data: 2013-01-27Scroller jokoa non zure bihotzaren taupadekin kontuz ibili behar duzun azalduko zaizkizun oztopoak eta tranpak saihesteko.
Publikatze data: 2013-01-27Jokoaren helburua bihotz gaizto bat menperatzea da eta lortzeko eskatzen duen guztia emango diozu. Jokoaren hasieran erakarri nahi duzun pertsona mota aukeratuko duzu eta bere ezaugarrien arabera eskatzen dizkizun opariak emango dizkiozu bere inguruan daukan babesa suntsitzeko. Oparia egokia izan beharko du bestela bihotza erotu egingo da eta berriz blindatu egingo da.
Publikatze data: 2013-01-27