Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 50

RoboPair

Robotak desmuntatu eta konpondu kolore egokiarekin!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Clonk & Crash

Bi jokalarik bata bestearen aurka ari behar dute akziozko jolas honetan. Partida bat bukatzen den bakoitzean, galtzailearen robotako zati bat konpontzen du irabazleak. Baldin eta zer konpontzen duzun, robotak salto handiagoak egingo ditu, azkarrago mugituko da edo krisialdi sakonagoak edukiko ditu. Oraindik irabazteko gai aurkitzen al zara nahiz eta boterean desabantailak izan? Has dadila borroka!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Arreglando el mundo

Inork ez daki yankiek baino hobeto mundua nola konpondu. Jolas hau hortan datza.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura, Arkade
Plataforma: Linux, PC W
Gomendatutako adina: 18+

Copper Trooper

Jokalariak soldadu talde bat kontrolatu behar du, unitateekin komunikatzeko aukera ematen duen irrati seinalea galdu gabe. Jolasteko modua: egin klik unitate batean, ondoren hau mugitu nahi duzun lekura eta erreproduzitzeko botoia sakatu. Unitate bakoitzak bere gaitasuna du. Soldaduak (berdea)  fusilak dituzte, etsaien gainean klik egiten baduzu edo ikusmen eremuan sartzen badira hauek hil ditzazkezu. Medikuak (zuria) unitateak lagunak sendatu edo berpiztu ditzake, hauetan klikatuz. Ingeniariak (urdina) irrati dorreak konpon ditzake haien gainean klik egiten baduzu. Irratia (horia) irrati...

Publikatze data: 2018
Joku mota: Akzio-abentura, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Unforgiven VR

Unforgiven  benetako western duelu baten emozio eta tentsioa sentiarazten dizkizun VR joko bat da. Lehiatu zaitez beste jokalari baten aurka milisegundo batek nor bizi eta nor hiltzen den erabaki dezakeen abentura batean…

Publikatze data: 2018
Joku mota: Akzio-abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Satanicida

Infernura joateko garaia da eta erritual batzuen bitartez deabruak hiltzen hastekoa. Keinu bat egin beharko duzu hiltzen duzun bakoitzean, baina kontuz ibili, deabru bat hiltzen duzun bakoitzean Satanen amorrua handitzen da eta orduan eta amorru handiagoa orduan aterako da zu ehizatzeko. Zure esku egongo da ordu arte ikasitakoa erabili eta bueltan bidaltzeko. Orain, has zaitez deabruak hiltzen!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Akzio-abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Chains keeper

Zure hatzak eta zuk misio garrantzitsu bat duzue... Inframunduko ateak babestu eta deabruek kondenatuen katearen bukaeran dagoen zeruko tapoia zeharka dezatela saihestea! Ezaugarriak: * Jolasteko bi modu daude: estandarra eta bizi irautearena. * Deabru desberdinen kontra egiten lagunduko dizuten lau tutorial. * Modu estandarrean lortu itzazu ahal dituzun izar guztiak eta jokoaren 11 mailak gaindituko dituzu. * Bizi iraute moduan deabru hordei aurka egin beharko duzu. * Combo sistemak puntu-kopuru handienak lortzen lagunduko dizu. Sistemak honek zure erreflexuak eta adimena sarituko ditu. * Lau...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Akzio-abentura, Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Marrón en la Euskal

Orain dela ez horrenbeste  party ezagun batean... Ekitaldiaren antolaketaren kolaboratzaile berriari urteko eszena produkzioak jasotzeko ardura eman diote.  Scener guztiek egin duten lana jasotzen dituzten  pendrive-ak garaiz eman dituzte. Kolaboratzaileak bere lana amaitu duela ikusirik atseden hartzera joan da. Partida batzuk jolastu eta partyan buelta bat eman ondoren bat-batean ohartu da pendrive guztiak galdu egin dituela.  Hau hondamena! Ez du pentsatu ere egin nahi zer gertatuko zaion bere lankideak konturatzen direnean. Horrela hasten da bilaketa …

Publikatze data: 2013
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Umbra chronicles : The awakening

Umbra chronicles akzio eta abenturazko side-scrolling jokoa fantasiazko steampunk mundu batean garatzen da. Jokalariek Damara hiria hartu nahi duten izaki maltzur batzuen kontra borroka egin beharko dute.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Akzio-abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Safybots polyester super robots

Uriarte Safybox metalikoak ez diren estaldurak fabrikatzen ditu. Kaxa eta armario hauek ur, elektrizitate, telekomunikazio eta gas instalazioak babesteko ezin hobeak dira. Beren produktu hoberenak gizateri osoa salbatuko duten super robots lilugarrietan bihurtu nahi dituzte. Arkade klasikoen itxura izango dute! Nahi duzun robota aukeratu eta  jokaleku desberninen barrena bidaiatu. Zure helburua mundua salbatzea da eta horretarako ingurune arriskutsuak igaro eta Metal eta Plastikozko batailoiak garaitu beharko dituzu. Safybot, kementsua izan zaitez! Zure botere eta indarra  izango dir...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Akzio-abentura, Arkade
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak