Jokalariak soldadu talde bat kontrolatu behar du, unitateekin komunikatzeko aukera ematen duen irrati seinalea galdu gabe. Jolasteko modua: egin klik unitate batean, ondoren hau mugitu nahi duzun lekura eta erreproduzitzeko botoia sakatu. Unitate bakoitzak bere gaitasuna du. Soldaduak (berdea) fusilak dituzte, etsaien gainean klik egiten baduzu edo ikusmen eremuan sartzen badira hauek hil ditzazkezu. Medikuak (zuria) unitateak lagunak sendatu edo berpiztu ditzake, hauetan klikatuz. Ingeniariak (urdina) irrati dorreak konpon ditzake haien gainean klik egiten baduzu. Irratia (horia) irrati-dorre seinalearen eremuan sartzen ez den einean, mugitu daiteke, eta irrati-seinale propioa du. Hautatutako soldaduari emandako ordena bertan behera utzi nahi baduzu, sakatu bertan behera botoia. Mugitzen ari den bitartean soldadu bat geldiarazi nahi baduzu, sakatu pausatu botoia. Soldadu guztiak geldiarazi nahi badituzu, larrialdi botoia sakatu (triangelua).Unitateak irrati seinalearen eremuan badago soilik jaso ditzake aginduak. Irabazteko, dorre guztiak konpondu behar dituzu. Ingeniaria eta medikua galtzen badituzu, jokoa galtzen duzu. Kamera libreki mugi dezakezu ASWD teklak erabiliz.
Publikatze data: 2018
Joku mota:
Akzio-abentura,
Trebetasuna
Plataforma:
PC
Gomendatutako adina:
Denak
Lizentzia:
Copyright
Topaketa:
Global Game Jam 2018 Bilbao
Garatzaileak: Gorka Fujimoto Holgado, Iván Aramda Mato, Raúl Miguelez, Julen Bordonaba.
Unity