Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 125

Baboon!

Pirate Baboon tximino txikiaren uharteko babuinorik zitalena da. Hondamenak eragin ditu bere anti-grabitate izpi pistolarekin, uharteko banana guztiak tirokatu baititu. Orain guztiak flotatzen ari dira. Zer egin dezakegu orain? Tumbili gure heroi adoretsuak abenturari ekin beharko dio. Aitonaren kaskoarekin babestuta  abentura zirraragarri batetara botako du bere burua. Babuino gaiztoaren planak hondatu eta uhartea salbatzeko gai izango al zara? Elkar zaitez Tumbilirekin aventura zirraragarri honetara eta etsai ikaragarri hauen kontra borroka egin ezazu. Lagun berriak egin, istorio sinest...

Publikatze data: 2015
Joku mota: Abentura, Plataforma, Puzzle
Plataforma: PlayStation 4 (PS4), PS Vita
Gomendatutako adina: 3+

Los perdedores

"Los perdedores" Ingumak sortutako estilo zaharreko abentura grafikoa da. Jada ezagutzen duzue bere izaera adarjotzaile eta ironikoa. Kapitulu bakar honetan infernutik ihes egiten laguntzen diote Napoleoni. Zure buru-argitasuna erabil ezazu plan korapilatsu, surrearrista eta zoro honetatik ihes egiteko.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

The mask of Atlantis

The Mask Of Atlantis Jorge Nuñezen izen berdineko film esperimentalaren  egokitzapen bat da. Bideojokoa Jorge Nuñez eta Mikel Calvok garatutako  ZZT abentura eta esplorazio jokoa da non ikertzaile batek Atlantidako maskara bilatu beharko du. Puzzle burokratikoak, leize-zulo arraroak eta gameplay itsaskorrek osatzen dute esperimentu interaktibo honen esperientzia.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Iona: coded will

Erronka eta dibertsioa, irudi cool eta furturistekin konbinatzen dituen parkour jokoa. Zu Iona zara, sortua izan zen fabrikatik ihes egin nahi duen zyborg-a. Fabrika ondo diseinatutako oztopo-pista da, mugitzen diren makina, laser eta jausi hilgarriz beteta. Jauzi egiteko ahalmen izugarria duzu, baino bultzada da zure ezaugarri eraginkorrena. Metaleko mundu zorraragarri eta soinu-banda misteriotsuak larrialdi giroa eman eta istorioa jarraitzeko gogoa sorraraziko dizute. DigiPen institutuko ikasleek sekulako lana egin dute joko honekin.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Flappy Surfer

Surfeatu ezazu olatu hau ahal duzun guztia! Kontrolak aski errazak dira grom batentzat: egin ezazu klik pantailaren ezker aldean abiadura txikiagotzeko eta eskuinean azeleratzeko.

Publikatze data: 2014/11/02
Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Kirola
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Conquistador

Munduaren Amaiera konkistatzea adore handia dutenentzat erreserbaturiko zeregina da. Abentura hau hasiko dutenek arrisku handiak gainditu beharko dituzte. Dibertsioz beteriko jokoa duzu hau: plataformaz aldatu hutsera erori gabe;  ihes egin harri erraldoi batek zu zanpatu baino lehen; krokodiloz beteta dagoen ibaian gora joan; kontuz armiarma, saguzar, estalaktita eta bidean aurkituko dituzun ehundaka tranpekin. Zure bidean topatuko dituzun arriskuak saihestu eta Munduaren Amaiera zurea izango da. Zenbat abenturazale behar izango dituzu abentura amaitzeko? Mugimendu bakarra beharko duzu s...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Mad Dan puzzle TD

Mad Dan-en munduan barneratu zaitez! Sartu duten psikiatria-gunetik bere helburua lortzen lagundu beharko duzu: handik lehenbailehen ihes egitea. Bere buru-ahalmen eta Little Johniri (mafioso sinpatikoa) esker “Landare Amorratua” eta “Esku Gogor Kapitaina” bezalako pertsonaia bitxiak ezagutuko dituzu. Hiru agertoki erabat desberdinetan girotutako 150 maila ebatzi behar izango dituzu. Bere naturaz gaindiko botereak konbinatu itzazu eta ireki iezaiozu bidea preso duten erizain bibotetsuen artean.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Euskal encounter - The great adventure

Testurik gabe.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

The awakening

Testurik gabe.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 18+
Adin mugaren arrazoia: Sexua

El tranvía de Bilbao

Bilboko tranbia inauguratu berri dute. Bizirik irauteko gai izango al zara?

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: PC, Mac OS
Gomendatutako adina: 12+