Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 533

Crossy robot

Gustukoak dituzu robotak? Joko honetan robota famatuetan oinarritutako piezak aurkituko dituzu. Lor itzazu pieza guztiak sorpresen makinan eta erronka epikoenak osatzen dituzten pieza epikoenak lortu. Gurutza itzazu ahalik eta gela gehien eta osa itzazu ahalik eta erronka gehien pieza epikoenak lortzeko.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Super crazy painting

Protagonista, haur “berezia”, modu ezberdinenan margotzeko kuadernoa aurkitu du, Necronomicón-a. Plastidecor-ak eskuartean, bere sorkuntza martxan jartzen du eta orrietan adardun monigote bat marraztu du, zeinek bizitza hartu duen.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Adimena
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Satanicida

Infernura joateko garaia da eta erritual batzuen bitartez deabruak hiltzen hastekoa. Keinu bat egin beharko duzu hiltzen duzun bakoitzean, baina kontuz ibili, deabru bat hiltzen duzun bakoitzean Satanen amorrua handitzen da eta orduan eta amorru handiagoa orduan aterako da zu ehizatzeko. Zure esku egongo da ordu arte ikasitakoa erabili eta bueltan bidaltzeko. Orain, has zaitez deabruak hiltzen!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Akzio-abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Random Invocation

Zu eta zure lagunak piramideetara zoazte eta mozkortu egiten zarete. Zoritxarrez, zure lagunetako bat hil egiten da eta laguna berpizteko asmoz, zure nerd-ek Anubis deitzeko erritual bat egiten dute. Baina Jainko bati deitzeak bere zailtasunak dauzka eta,  ez bada formula zuzenarekin asmatzen, beste izaki bat etor daiteke bere ordez. Bila itzazu formula zuzenarentzat osagaiak, nahasi eta izakiak aurkitu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 18+
Adin mugaren arrazoia: Drogak

Jainkoen lurraldean: Mariren kondaira

n

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Guns and russians

Errusiar erruletaren simulazioa.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 16+
Irudia

Poopin´ rainbows

Ostadar pilotak aurreratzen saia zaitez, pedorreten artean oztopoen gainetik salto eginez.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Deep dungeon

Ustez kanpora irtenbiderik ez duen ziega batean giltzapeturik eta espektro batek mehatxaturik, bizirik irauten saiatu behar zara eta sakon-sakonean dagoen irteera aurkitzen saiatu behar zara. Baina irteera hori giltzarekin itxita dago eta, beraz, lehenik giltza aurkitu beharko duzu solairutik jaitsi ahal izateko. Zenbat solairu lortuko dituzu jaistea? Irteera aurkitzea lortuko al duzu?

Publikatze data: 2012
Joku mota: Roguelike
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Crappy bird

Bizitza lasaia zen CrapTown-en, baina egun batean, magiaz bezala, Crappy-ri, bertako biztanleetako bat, hegal parea agertu zitzaizkion eta beraz hegan egin zezakeen. Bizilagunek Crappyk hegan egin zezakeela ikusita, amorruz beteta eta jeloskor, bera hil arte bere atzetik joatea erabakitzen dute. Biztanleria haserretu atzetik duela eta bere boterea ondo kontrolatzen ez duela, ez da ohartzen hodiez jositako eremu batean sartzera doala. Kontrola ezazu Crappyk ihes egiten duen bitartean eta bidean aurkitzen dituen oztopoak saihesten lagun iezaiozu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Nire gorputza barrutik

Sarkofagoa irekita dago eta bertako eskeletoa deseginda; sarkofagoa itxi ahal izango dugu, inor ohartu aurretik. Faraoiaren laguntzailea aztiarengana joan da zer ote duen jakitera, baina aztiak inork baino gutxiago daki! Lagun esaiozu organo bakoitza zein den esanez! Hezur eta organo bakoitza ezagutzea ez da nahikoa; non kokatua dagoen ere jakin behar da! Ea neskaren edo mutikoaren irudia osatzen duzun. Labirintoan galduta dabilen lagunari bidea erakutsi iezaiozu galderak zuzen erantzunez; zuzena edo okerra den baino ez duzu esan behar!

Publikatze data: 2003
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia